
LANEKO ISTRIPUAREN KUDEAKETA, FRATERNIDAD-MUPRESPAK BARTZELONAN ANTOLATUTAKO JARDUNALDIA
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Laneko istripuaren kudeaketa integralari” buruzko dibulgazio-jardunaldia egin zuen martxoaren 9an mutualitatearen Bartzelonako Zuzendaritza Probintzialeko prestakuntza-gelan.
Oscar Luquín Martí jaunak, Lan-arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariak, oso hitzaldi atsegina eskaini zuen Prebentzio Sailak prestatutako prebentzio-jardueren programari buruz.
Ekitaldian izan ziren enpresetan laneko istripuak kudeatzen dituzten pertsonak, eta laneko istripuen ikuspegi integrala eskaini zitzaien: istripua izan duenarentzako arreta, kudeaketa administratiboa eta istripuaren ikerketa.
Jende askok parte hartu zuen jardunaldian, eta bertaratutakoek gai interesgarri ugari jarri zituzten mahai gainean.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"