LANEKO MERITUAREN EUROPAKO DOMINA JASO DU FRATERNIDAD-MUPRESPAK

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Aurreko azaroaren 4an (ostirala), Ekonomia eta Lehiakortasunaren Europako Elkartearen Laneko merituaren Europako domina banatu zen Madrilgo Westin Palace hotelean.

Fraternidad-Muprespako Kudeaketako zuzendariorde nagusi Esteban Matek jaso zuen domina, Mutualitateko presidente Carlos Espinosa de los Monterosen izenean; bidenabar, eskerrak eman zizkien Mutualitateko langile guztiei, haiek baitira arrakastaren benetako eragileak, bai eta Fraternidad-Mupresparengan egunero uste osoa duten enpresa elkartuei ere. Elkartearen ohorezko presidenteak eman zituen sariak, hau da, Myriam de la Sierra y Urquijok.

Ekonomia eta Lehiakortasunaren Europako Elkartearen helburua da Europan enpresa-garapen egokia sustatzenn duten enpresen mekanismoak bultzatzea, garatzea eta aintzatestea. Elkartearen jarduerak enpresentzako etorkizun on eta jasangarria sortzea du xede.

Fraternidad-Muprespak AENORen Kalitate Kudeaketako Sistemaren ziurtagiria lortu du bere zentroetako 92rentzat, eta Ingurumen Kudeaketako Sistemaren ziurtagiria, berriz, beste 26rentzat. Hori gutxi balitz, Shangri-La Fundazioaren DIGA irisgarritasun-maila adierazten duen bereizgarria eman digute berriki haientzat guztientzat.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak, gainera, “Berdintasuna enpresan” deritzon adierazgarria eman dio Fraternidad-Muprespari, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politiken garapenean nabarmendu da eta.

Madrid Excelente zigilua ere badu, Madrilgo Erkidegoko gobernuaren berme-marka, alegia, enpresako kudeaketa globalaren kalitatea eta bikaintasuna aintzatetsi eta ziurtatzen dituena.

Halaber, Prevencionar saria jaso du lan-arriskuen prebentziorako komunikazioaren arloan.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?