LANKIDETZAKO ESPARRU-HITZARMENA SINATU DUTE ATAM ERAKUNDEAK ETA FRATERNIDAD-MUPRESPAK

Berritasunak

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak eta familiei laguntza emateko ATAM erakundeak lankidetzako esparru-hitzarmena sinatu dute gaur Boadilla del Monten (Madril).

ATAM erakundeko zuzendari nagusi eta ahaldun Ignacio Aizpún Viñesek eta Mutualitatearen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde Natalia Fernández Laviadak sinatu dute hitzarmena.

Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru bat ezartzea, erakunde bien eskarmentua eta ezagutza sustatu, gizarte-babesaren arloan ekimenak eta proiektuak abian jarri eta osasuna zaintze aldera. 

Ignacio Aizpúnen hitzetan, “birtualizazio-prozesua handituz doa, adimen artifizialak (Big Data) zeharkako eragina izango baitu erakundeetan. ATAM erakundea genomikaren, neurozientziaren eta teknologiaren ezagutza-prozesu sakona egiten ari da, informazio hori metodo sistematiko baten bidez aztertzen, zeinak ikaskuntza-prozesu bat izango baitu berekin”. Fraternidad-Muprespak eta ATAM erakundeak elkarrekin esploratuko dute bide hori”.

Natalia Fernández Laviadak gure lankidetza eskaini du arriskuen prebentzioari eta laneko osasunari aplikatutako baterako ekimenak garatzeko. 

Hala bada, Fraternidad-Muprespak beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten jarraitzen du.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?