MUTUALITATEAREN <b>MURTZIA</b>KO LAGUNTZA ZENTRO ETA EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA

Centros FM
Autor
Fraternidad-Muprespa
EKITALDIARI BURUZKO DATUAK  

2009ko azaroaren 24an Fraternidad Muprespa mutualitatearen laguntza eta kudeaketa zentro berria inauguratu zen Murtzian (Miguel de Cervantes etorbidea, 45). Bi altueratan banatutako 1.300 m2 baino gehiagoko gunea, funtzionalitatea eta osasun eta errehabilitazio arlo berrien banaketa nabarmentzen direla.

Fraternidad Muprespa Mutualitatearen zuzendari nagusi Fernando Eguidazuk ongi etorri eta esker hitzak izan zituen bertaratutako guztientzat: agintariak, enpresa mutualistak, zentroko laguntzaile eta langileak; hala, mutualitateak Murtziako gertakizunen kudeaketa eta laguntza zerbitzuak sustatzeko eginiko apustua eta hartutako konpromisoa nabarmendu zituen. Ondoren, Gobernuaren Ordezkaritzako idazkari nagusi Juan José Camarasa jaunak, Murtzian era honetako zentro bat izatearen garrantzia aitortu ostean, inauguratutzat eman zituen instalazio berriak.

Amaitzeko, mutualitatearen Murtziako zuzendari probintzial Alejandro López-Brionesek esker hitzak izan zituen langile, enpresa, laguntzaile eta Herri Administrazioko ordezkarientzat, bertaratzeagatik, eta halako instalazio zoragarriak egiten laguntzeagatik; bertaratutako 200 lagun baino gehiagok zentro garrantzitsu honek dituen bitarteko eta baliabide bikainak ikusi eta egiaztatu ahal izan aurretik.

 

Arrazoia:
MURTZIAKO LAGUNTZA ZENTRO ETA EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA
Antolatzailea:
FRATERNIDAD-MUPRESPA. Murtziako Zuzendaritza Probintziala
Eguna:
2009ko azaroaren 24a, asteartea
Lekua:
Miguel de Cervantes etorbidea, 45
Ekitaldiko irudia:

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Que te ha parecido el contenido?