
OLIBA-SEKTOREKO PREBENTZIOARI ETA ARRISKUEI BURUZKO JARDUNALDI INTERESGARRIA MONTIELEN
Joan den azaroaren 11n, “Prebentzioa eta arriskuak oliba-sektorean” izeneko jardunaldia ospatu zen Montielen (Ciudad Real), hango Udalak eta Asesoría y Gestión Arcos S.L. enpresak antolatua. Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ere parte hartu zuen batik bat aipatu eskualdeko oliba-sektorean diharduten enpresei zuzendutako ekitaldi horretan.
Montielgo Udaleko alkate Ángel García Valcárcelek aurkeztu zuen jardunaldia, eta abaguneaz baliatu zen bertaratutakoei eta hizlariei etorri izana eskertzeko.
Ondoren, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarreko Ekonomia, Enpresa eta Enplegu Sailaren Segurtasun eta Laneko Osasunaren Zerbitzuko buru Santiago Cabucholak nekazaritza-sektoreko enpresariek segurtasunaren eta osasunaren arloan kontuan izan behar dituzten betebeharrak azaldu zituen.
Bere hitzaldian aipatu zuen, halaber, “2015ean, batez beste, istripu bat gertatzen zela 67 langileko”; bestalde, nabarmendu zuen “sektore horretan, klimak, trafikoak eta kanpoaldeko lanak berak dutela eragina laneko istripuetan”. Ildo horretan, azpimarratu zuen “beren kabuz aritzen diren langile autonomoek istripua izanez gero, bakarrik daudenez, hiltzeko aukerak handiak direla”. Lanak segurua, osasungarria eta emankorra izan behar duela esanez bukatu zuen mintzaldia Santiago Cabucholak.
Jarraian, Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen Prebentzioko teknikari Raúl Muñoz Marínek oliba-bilketak berekin dituen arriskuei buruzko hitzaldia eman zuen. Ahal den heinean laneko istripurik ez gertatzeko erabili behar diren babes-neurriak azaldu zizkien xehe-xehe bertaratutakoei, bai eta sektore horretan jarduteko hartu beharreko jarrerak ere.
Fraternidad-Mupresparen Manzanaresko ordezkaritzako zuzendari Antonio Martín Garrayok eman zuen amaitutzat ekitaldia; hark ere parte hartu izana eskertu zien hizlariei, bertaratutakoei eta antolatzaileei.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"