
OSUNAKO UNIBERTSITATE ESKOLA ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA ELKARLANEAN ARITU DIRA FISIOTERAPIAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO JARDUNALDI BATEAN
Joan den azaroaren 14an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak lanbide-orientazioko jardunaldi batean parte hartu zuen bigarren urtez jarraian. Osunako Unibertsitate Eskolak antolatu zuen ekitaldia, eta Fisioterapiako graduaren azken mailako ikasleei zegoen zuzenduta.
Andaluziako Fisioterapeuten Elkargoko presidenteorde Raquel Chillón Martínezek eman zion hasiera jardunaldiari; orobat, fisioterapeutak enplegu publikoan sartzeaz eta haien lanbide-jardueraren orainaz mintzatu zen.
Fraternidad-Mupresparen Osunako ordezkaritzako zuzendari Ángel Sánchez Leone ere izan zen bertan. Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileei buruzko aurkezpena egiteaz gain, haien eginkizunei ere heldu zien, osasun-laguntzako kudeaketa eta langileen kontingentzia profesionalen errehabilitazioa, besteak beste. Azpimarratu zuen, halaber, Fraternidad-Mupresparen helburua dela enpresa elkartuetako langileen osasuna indarberritzea; izan ere, haren hitzetan, berebiziko garrantzia du, erakundearen etorkizuna bermatze aldera, mutualistei ematen zaien osasun-zerbitzuan bikaintasuna erdiesteak, profesionalen prestakuntzan eta eskarmentuan oinarritutakoa, betiere.
Duela hiru urte Osunako Unibertsitate Eskolak eta Fraternidad-Muprespak praktika-hitzarmena sinatu zutenetik, fisioterapiako hogeita hamar ikasle baino gehiago txandatu dira Osuna, Sevilla, Alcalá de Guadaira, Lucena, Puente Genil eta Cádizko gure laguntza-zentroetan.
Osunako Unibertsitate Eskolako zuzendari Toñi García Parejok eman zion amaiera ekitaldiari; irakaskuntza iradoki zuen lanbide-irteera bezala, eta etorri izana eskertu zien bertaratutako guztiei.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"