Prebentzioa Jerez de la Fronterako La Salle Sagrado Corazón ikastetxera heldu da

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zela eta,Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak antolatutako Prebentzioaren II. Astearen barruan, prebentzioaren kultura eskoletara eraman nahi izan genuen, irakasle zein ikasleengana.

Hori dela eta, apirilaren 26an,Jerez de la Fronterako La Salle Sagrado Corazón ikastetxean, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakasle eta ikasleei zuzendutako Arriskuen Prebentzioari buruzko dibulgaziozko mintzaldiak antolatu genituen, “Prebentzioa eskolara eramatea” lelopean.

Francisco Jimenez Gómez ikastetxeko arriskuen prebentzioaren arduradunak eman zion ekitaldiari hasiera eta, ondoren, Ángel Merlo Fraternidad-Muprespako lan-arriskuen goi-mailako prebentzio teknikariak mintzaldi interesgarri, argitzaile eta dinamikoa eskaini zien lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, eta gainera, haiek ere parte hartu zuten.

Azkenik, Isabel Visquert Fraternidad-Mupresparen Jerez de la Fronterako ordezkaritzako zuzendariak eman zion jardunaldiari amaiera bertaratutakoek azaldutako interesa eskertuz. Horrez gain, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuen, irakasle eta ikasleei prebentzioak eskola garaian hasi behar duela gogoraraziz.

¿Te ha resultado útil?