Prebentzioaren aldeko II. Ibilaldia Lugon

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Mupresparen Prebentzioaren Astearen esparruan antolatutako ekintzen artean, Lugoko Prebentzioaren aldeko II. Ibilaldia izan zen. Lucía Rodríguez-Lorasque Mutualitateko fisioterapeutak eman zion ekitaldiari hasiera jarduera fisikoa egitearen onurei buruzko hitzaldiarekin. Jarduera fisiko hori ibiltzea izan daitekeela adierazi zuen, batez ere Lugon, hiriaren ingurunea bereziki horretarako guztiz aproposa baita.

Parte-hartzaileek ekintzaren alderdi positiboa ulertu zutenean, ilusio osoz ekin zioten Miño ibaiertzetik Conturiz udalerriraino doan 5,4 km-ko ibilaldiari. Helmugara autobus bat joan zen ibiltarien bila eta irteera puntura eraman zituen.

Eguraldi txarra egin zuen arren, bertaratutakoek asko gozatu zuten ingurumen zoragarriaz eta ibilaldi luzeagoa egiteko gogoz iritsi ziren helmugara.

Aurten bereziki, Fraternidad-Muprespak 2017a desgaitasunen bat duten pertsonen GIZARTERATZEA ren urtea izendatu duenez, “San Vicente Paul Egoitza, Laguntza eta Okupazio Zentroa” Karitateko Alaben Gizarte-ekintzari eskerrak eman nahi dizkio, zentroko bost ikaslek jardunaldian parte hartu, ibilaldia alaitu eta bide osoan zehar ilusio handia azaldu baitzuten.

“Norbait maitatzea ez da  haren ordez zerbait egitea, berezkoa duen  edertasuna, originaltasuna, gordetzen duen argia eta bizitzaren zentzua bere kabuz aurki ditzan laguntzea baizik”.

 

¿Te ha resultado útil?