Prestazio bereziei eta gizarte-laguntzari buruzko jardunaldia, Valladolid

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileen prestazio bereziak eta gizarte-laguntza” izeneko informazio-jardunaldia egin zuen azaroaren 17an Valladolideko Gizarte Segurantzaren Bulego Integraleko (OISS) ekitaldi-aretoan.

Valladolid probintziako zuzendari Javier Saldaña Arroyok aurkeztu zuen jardunaldia, eta aipatu zuen horren xedea dela prestazio berezien batzordeak kudeatzen dituen laguntza ekonomiko motak azaltzea, bai eta horiek eskuratzeko baldintzak eta nola eskatu ere.

Ondoren, Fraternidad-Muprespako Prestazio Berezien arloko buru Miguel Ángel de La Torre Santosek eta Mutualitateko gizarte-langile Verónica Corderok Prestazio Berezien Batzordeari buruzko zertzeladak eman zituzten hitzaldi banatan. Aparteko gizarte-laguntzak emateaz arduratzen da organo hori, laneko istripua edo gaixotasuna dela eta behar jakin batzuk dituzten edo laneratzeko laguntza behar duten babestutako zein atxikitako langileei, baldin eta egoera berriari aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez dutela egiaztatzen badute. Halaber, erakundeko gizarte-langileen eskumenak ere azaldu zituzten.

Jardunaldia amaitutakoan, eztabaida bizia sortu zen, eta galderak egiteko abagunea egon zen Gizarte Segurantzarekin bateragarriak diren laguntza ekonomiko independente hauei buruz.

Fraternidad-Mupresparen ipar-mendebaldeko eskualde-zuzendari Jacobo Baró Pazosek eman zuen amaitutzat jardunaldia, eta abaguneaz baliatu zen bertaratutakoei eskerrak emateko Mutualitateak antolatzen dituen ekitaldi guztietan parte hartzeagatik.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?