Vicente San Pedro arreta-zentroen sarearen lanaren garrantziaz mintzatu da Podcast FM-n

Publicaciones
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den ekainean, Fraternidad-Muprespa mutualitateak podcast  batean bildu zituen, Gizarte Segurantzarekin eta Administrazioaren zati batekin Elkarlanean Diharduen Mutua dela, laguntzeko eta informazioa emateko egin dituen ekintzak, COVID-19 pandemiaren deklarazioa dela-eta, deklaratutako alarma-egoera dela-eta eta horiek izan duten eraginak direla-eta.

Prestazio ekonomikoei eta laguntza-prestazioei buruzko komunikazio-ekintzak, gure jarduerako zerbitzuak, digitalizazioa, telelana, mutuako zentroen sarean lan egiteko moduan aldaketa, mutualista eta langileentzako lan-arriskuen prebentziorako hainbat ekimen; horiek dira egunero egiten dugun lanaren oinarriak.

Podcast horretatik erauzita, eta laburpen honekin amaitzeko, tarte berezia eskaini nahi izan diegu Fraternidad-Muprespa mutualitatearen arreta-zentroen sareko langileei, haiek baitira lehen lerroan diharduten protagonistak. Sareko zuzendari guztiekin banan-banan hitz egin genezake, baina Vicente San Pedro aukeratu dugu horien guztien bozeramaile, alegia, Mutualitateak Porriñon (Pontevedra) duen Ordezkaritzako zuzendaria. Berak sareko zentro bakoitzean egunero bizitako zailtasunak azaldu zizkigun; labur esanda, iraultza izan da langileentzat, eta ulertu dute denek noranzko berean joan behar direla emaitza positiboak lortzeko.

 

Entzun PodcastFM

 

Mutualitatearen web atariko Podcast FM atala bisitatzera animatzen zaituztegu.

Gure berrien berri etengabe izateko, gogoratu Fraternidad-Muprespa mutualitateko kanalen bidez jarrai diezagukezula, sare sozialetan edo InForM@ buletin elektronikoan harpidetuta.

¿Te ha resultado útil?