Joan den azaroaren 23an, Fraternidad-Mupresparen ospitale nagusiaren proiektu berriari buruzko dibulgaziozko bilera egin zen. Fraternidad-Mupresparen Acorcóneko laguntza-zentroan antolatu zen ekitaldia, eta Babytrans , Urán servicios integrales eta Rubiato Paredes enpresen ordezkariak izan ziren bertan. Mutualitatearen Alcorcóneko ordezkaritzako zuzendari Silvia Velak ospitale nagusiaren proiektu berria azaldu zien bertaratutakoei. Ondoren, parte-hartzaileek proiektuari ...
Azaroaren 23an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak "Mutualitateen eginkizuna ekintzailetzan: ekintzaileentzako Fraternidad-Mupresparen atari berriaren aurkezpena" izeneko jardunaldia egin zuen Guadalajaran. Guadalajarako CEOE-CEPYMEko idazkari nagusi Javier Arriola Pereirak eman zion hasiera jardunaldiari, zeina abaguneaz baliatu baitzen bertaratutakoek ekitaldiari eginiko harrera ona eskertzeko. Ondoren, hizlarien txanda izan zen. Guadalajarako Udaleko alkateorde Luis ...
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ekintzailetzari buruzko ataria sortu du, baliagarri suerta dakizukeen informazio askorekin. Atari berriko Ekin atalean legeria kontsultatzeko aukera izango duzu. Mutualitate laguntzaileek ematen dituzten estaldurak eta prestazioak ere kontsultatu ahal izango dituzu, Gizarte Segurantza eta mutualitateak deritzon atalean, bai eta ekintzaileek Gizarte Segurantzan egin beharreko prozedurak ...