FRATERNIDAD-MUPRESPAK ENPRESA-ANIZTASUNAREN KUDEAKETAREKIN DUEN KONPROMISOA BERRITU DU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Abenduaren 13an, Diversidad Fundazioak erakunde-jardunaldi bat egin zuen Madrilgo Lázaro Galdiano Museoan. Hiru ekitalditan banatu zen jardunaldia: “Enpresa-aniztasunaren kudeaketako bigarren aintzatespenak” banatzea, “Langileekiko gizarte-ardura duen enpresaren ESR Alares ziurtagiriak eta zigiluak” ematea eta “Aniztasunaren charterra sinatzeko ekitaldia”.

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespako Giza Baliabide eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendari Manuel Porrua Garcíak sinatu zuen berriz Aniztasunaren charterra, 2013az geroztik horren zati baita erakundea. Charter horretara atxikitzea Mutualitateak Berdintasuneko eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Planaren esparruan burutzen dituen ekintzen eta politiken ondorioa da.

Diversidad Fundazioaren presidente María Eugenia Girón Dávilak aurkeztu zuen ekitaldia. Bestalde, erakundeek pertsonekin loturiko alderdiak kudeatzeko erabiltzen duten eredua aldatu beharra dagoela azpimarratu zuen, haiek baitira enpresen aktibo nagusia.

Jarraian, Alares Fundazioko presidente Javier Benavente Barrónek hartu zuen hitza. Pertsona guztiek, non bizi diren edo beren egoera ekonomikoa nahiz soziala gorabehera, gutxieneko laguntza-zerbitzu batzuk edukitzeko lan egiten dute fundazio biek, haien independentziari eutsi ahal izan diezaioten eta garatzeko aukera izan dezaten, lanean zein arlo pertsonalean eta sozialean.

Diversidad Fundazioko nagusi Maravillas Rojo Torrecillak hitzaldi magistrala eman zuen; haren hitzetan, gero eta erakunde gehiago ikasten ari dira enpresetan aniztasuna eransten. “Ekitate eta pobrezia deritzete gizarte-arriskuei”. Hori dela bide, ekitatea hobetzeko kudeaketan aurrera egin eta talentua sustatzeko modua aztertu behar dugu, duela 10 urte oso ezberdina zen testuinguru batean. “Taldeko talentua eta kapital soziala behar ditugu”.

Idazle eta hizlari denLuis Galindok eman zion amaiera ekitaldiari, Lázaro Galdiano Museora bertaratu ziren 150 lagunak hunkitu eta motibatu zituen mintzaldi bikain batekin. Bertan, ilusioz beterik bizitzeko giltzak nabarmendu zituen, elkarrekin gizarte eta mundu hobea sortze aldera.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?