Kotizazio-tasa

Langilearen kotizazio-oinarriari dagokionez legeak ezarritako ehunekoa da, enpresak edo autonomoak hilero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari eman beharreko kuota kalkulatzeko balio duena.

Enpresei dagokienez, hainbat kotizazio-mota daude:
-Gertakizun arruntak (% 23,60 enpresaren kontu eta % 4,70 langilearen kontu).
-Gertakizun profesionalak (EJSN-n jasotako jardueraren arriskuaren arabera, eta bakarrik enpresari dagokiona).
-Aparteko orduak, langabezia, lanbide heziketa (gehiengoa enpresaren kontu eta gutxiengoa langilearen kontu).
- FOGASA (bakarrik enpresaren kontu).

Langile autonomoak kontzeptu guztiengatik % 30 baino zerbait gehiago kotizatzen du (gertakizun arruntak, profesionalak, jarduera uztea eta lanbide heziketa).