Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza

Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren esku dagoen erakundea. Lan Arriskuen Prebentzioaren alorrean zaintza eta kontrol lanaz arduratzen da. Hurrengo funtzioak betetzen ditu:
  • Lan baldintzetan eragina duten arau juridiko-teknikoak betetzen direla bermatzea.
  • Zigorrak ezartzea.
  • Enpresentzako eta langileentzako aholkularitza lana.
  • Lan arloko Epaitegien eskakizunei erantzunez lan istripu eta gaixotasunei buruzko txostenak egitea.
  • Lan agintaritzari heriotza eragiten duten edota larriak edo oso larriak diren lan istripu eta gaixotasunen berri eman.
  • Prebentzio zerbitzuek beren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzea eta horretarako erraztasunak ematea.
  • Lanen batek berehalako arrisku larria duela antzematen denean lanak lehenbailehen geldiaraztea.
  • Peritatze lankidetza.