
Esker ona lantzea
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespak 1000 gaixo baino gehiagori lagundu zien 2016an zehar ordezkaritza eta komunikazio-kanal desberdinen bidez. Horien artean, gure profesionalei zuzendutako 270 zorion-agur jaso genituen, dokumentatuta daudenak.
…“Gogo-aldartea hobetu zaidanetik, MAITE ZAITUZTEDALA esan behar dizuet, talde bikaina osatzen duzuela eta zoragarriak zaretela.”… (F-M pazientea, Kordoba, 2016ko ekaina).
Esker onak lasaialdia eragiten du, eta bai ematen dituenak bai jasotzen dituenak ongizatea eta poztasuna sentitzen dute. Fraternidad-Muprespako profesionalen kasuan, esker onen hartzaileak direnez, asko motibatzen dira, beren lan solidarioa aintzatesten da eta.
Profesional gisa dugun helburuari eta konpromisoari pertsonen “gogoa” berpizten laguntzea gehitzen diogunean, ekuazioak ohiz kanpoko gertaera sortzen du… “Adoretsu eta babestuta sentitu naiz profesionalen hitz egiteko erari esker.”…(F-M pazientea, Madril, 2016ko martxoa).
Fraternidad-Muprespako langileek ere esker onik zintzoenak eman nahi dizkizuegu era batean edo bestean zuen maitasuna eta aintzatespena transmititu diguzuen guztiei (txerazko hitz suspergarrien bidez, gizarte-sareetan beren iritzia emanez, besarkada hunkigarriak emanez). Sari honen balioa kalkulaezina da eta gure konpromisoa sendotzen laguntzen digu, eskaintzen dugun zerbitzua etengabe eta berotasunez hobetzen jarraitzeko erronkari tinko eusteko. Gure profesional sentikor eta solidarioek zu eta zure osasuna zaintzeko prest daude, zure eta zure inguruan daudenen ongizatearen eta poztasunaren alde.
Eskerrik asko zure Mutualitatean duzun konfiantzagatik.
…“Langileak guztiz profesionalak eta lagungarriak dira. Ez dut itzuli nahi, baina horretarako arrazoia ez dira langileak.”…(F-M pazienta, Sevilla, 2016ko maiatza)