Fraternidad-Muprespa aniztasunean elkartuta

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa, aniztasunarekin zerikusia duten ekimenak sustatzeak eta partekatzeak duen garrantziaz jabeturik, bat egiten du LGTBI+ 2020 Harrotasuna ospatzeko Aniztasunerako Fundazioaren ekimenekin.

2019an, Mutualitateak Aniztasunaren Charterrera atxikitzeko konpromisoa berritu zuen. Charterrari atxikitzea Fraternidad-Muprespa mutualitateak bere Berdintasun planaren eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren esparruan egindako ekintzen ondorioa da.

Ekimen hori zabaldu egin dugu gure kanal digitaletan, langileentzako intranetean, web atarian eta sare sozialen gure profil guztietan (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube eta  LinkedIn), #UnidosEnlaDiversidad hastagarekin uztailaren 5era arte.

Borondatez Charter horretako kide egiten diren enpresek, zenbait printzipio onartzen dituzte, honako hauek, alegia:

  • Aukera berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren printzipioei buruz sentsibilizatzea, horiek enpresaren balio bihurtuta eta langileen artean zabalduta.
  • Langileen aniztasuna eraikitzen aurrera egitea, profil desberdineko profesionalen integrazioa sustatuta, edozein dela ere haien generoa, sexu-orientazioa, arraza, nazionalitatea, jatorri etnikoa, erlijioa, sinesmenak, adina, ezgaitasuna edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.
  • Gizarteratzea sustatzea, benetako integrazioa bultzatuta, lanean edozein bereizkeria mota (zuzenekoa edo zeharkakoa) saihestuta.
  • Aniztasuna giza baliabideen politika guztietan kontuan hartzea, aniztasuna zeharka kudeatuta, esparru honetan hartzen diren erabaki guztien oinarri eta printzipioa baita aniztasuna.
  • Lana, familia eta aisialdia modu orekatuan uztartzea, langile guztien artean lan bizitza eta familia eta bizitza pertsonala bateratzeko mekanismoak ezarrita.
  • Bezeroen aniztasuna onartzea, hori baita berrikuntza- eta garapen-iturria.
  • Bere langileenganako konpromisoa zabaltzea eta jakinaraztea, Aniztasunaren Charterra sinatzean erakundeak hartzen duen erantzukizuna enpresa osoan zabalduta.
  • Enpresa hornitzaileen artean konpromisoa zabaltzea, Charter-ak Espainian sustatzen duen borondatezko konpromisoarekin bat egiten duten enpresen komunitatearekin bat egitera gonbidatuta.
  • Administrazio, enpresa elkarte, sindikatu eta gainerako gizarte eragileei konpromiso honen berri ematea eta konpromisoa haien artean zabaltzea.
  • Diskriminaziorik eza babesteko jarduerak nabarmentzea eta dibertsitate politikak praktikan jarriz lortzen diren emaitzak enpresaren urteko memorian jasotzea.

Aniztasunaren charterrean jasotako printzipio horiek finkatzearen alde egiten dugu Fraternidad-Muprespa mutualitatean.

 Fraternidad-Muprespa LGTBI+ 2020 Harrotasunaren logotipoa

 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 0

You voted ‘up’