ADMINISTRAZIO PROZEDURAREN LEGE BERRIARI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA SALAMANCAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Abenduaren 1ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Lan-harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialarekin batera antolatutako informazio-saio batean parte hartu zuen: “Administrazio Prozeduraren Lege berria”. Salamancako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko probintzia-zuzendaritzaren ekitaldi-aretoan egin zen jardunaldia.

GSINren probintzia-zuzendari Cristina Prieto Revueltak eta Fraternidad-Mupresparen Salamancako probintzia-zuzendari Fernando Casado Espinosak aurkeztu zituzten jardunaldia eta hizlariak.

Ondoren, Salamancako unibertsitateko Administrazio Zuzenbide arloko irakasle Daniel Terrón Santosek eta GSINren zuzendaritzako sailburu Alexander Baz Vicentek hitzaldi bana eman zuten. Bertan, 39/2015 Legeari eta horrek Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileetan, batetik, eta Gizarte Segurantzaren administrazioan eta herritarrengan, bestetik, duen eraginari buruz hitz egin zuten. 

Amaitzeko, Fraternidad-Mupresparen Aholkularitza eta Zerbitzu Juridikoetako zentroko abokatu Manuel López Sacristánek aipatu legeak Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileetan dituen eraginak jorratu zituen.

Salamancako Lan-harremanetako Gradudunen Elkargoko presidente Ángel Castilla Corralek eman zuen amaitutzat ekitaldia, eta egokiera aprobetxatu zuen bertaratutako guztiei parte hartu izana eskertzeko.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?