AMAT-EK SEGURTASUN ETA LANEKO OSASUN BEREIZLEA SORTU DU ENPRESENTZAT

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

AMAT-EK SEGURTASUN ETA LANEKO OSASUN BEREIZLEA SORTU DU ENPRESENTZAT

Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteak (AMAT) Segurtasun eta Laneko Osasun Bereizlea sortu du; haren helburua Espainiako enpresak lanean ezbehar-tasetan dituzten emaitzak hobetzeko motibatzea da.

Garantía AMAT izenarekin, Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteak, AMATek, Segurtasun eta Laneko Osasun Bereizlea sortu du; haren helburua Espainiako enpresak Laneko Istripuetan eta Laneko Gaixotasunetan dituzten emaitzak hobetzeko motibatzea da.

Bereizleak ondokoa bermatzen du: hura lortu duten enpresek izan duten ezbehar-tasa enpresa horren jarduerako sektorean batez beste den tasa baino txikiagoa dela, eta ez duela heriotza eragin duen laneko istripurik bereizlea eman aurreko hogeita hamasei hilabetean.

Bereizle hori eskatzeko, enpresek helbide honetara jo dezakete: www.garantiamat.es . Lortzen baldin badute, hura erabilita, modu publikoan adierazi ahal izango dituzte laneko ezbeharren gainean duten kezka eta emaitza onak.

Enpresek bereizlea kalitateko eta ingurumeneko beste bereizleak erabiltzen dituzten bezalaxe erabili ahal izango dituzte; hau da, euren oinarrizko paperetan, produktuen ontzietan eta enbalajean, eta kontratuko klasuletan eta abarretan ere ipini ahal izango dute.

Segurtasun eta Laneko Osasun Bereizle hau sinbolo bat baino askoz gehiago den zerbait bezala ulertu behar da; behar morala da, enpresari guztiek izan beharko luketen aspirazioa. Inolako zalantzarik gabe, lehendik dituen nahiz berriak diren bezeroek kontuan hartuko duten beste faktore bat gehiago bihurtuko da enpresarekin dituzten lan eta merkataritza harremanetan. Alde horretatik, Garantía AMAT estrategia lehiakorrak egia bihurtzeko asmoarekin sortua da; bereizlea lortu duen enpresa gainerakoetatik bereizi egingo du, eta, modu inplizituan, laneko istripuetatik eratorritako zuzeneko nahiz zeharkako gastuak murriztu egingo ditu.

Garantía AMATen asmoa hura lortzen duten enpresek euren kudeaketan laneko arriskuen prebentzioa sar dezatela da, eta laneko istripuen eta laneko gaixotasunen kostuak murrizte lortzea ere bai. Era berean, enpresak helburu guztiak beteta izango balitu eta bereizlea izango balu, enpresak beharrezko guztia egiten jarraitzeko bideratzea da asmoa erabiltzen jarrai dezaten.

Garantía AMATek urtebeteko balioa du ematen dutenetik; epe hori amaitutakoan, enpresak berritzeko eskatu beharko du erabiltzan jarraitu nahi baldin badu. Horretarako, eman zitzaienean bezala baldintzak betetzen dituzten ikusiko da.

Enpresek Garantía AMAT borondatez eskatzea sustatzeko eta bereizlea izango duten katea efektua egiteko bezero eta hornitzaileen artean, AMAT informazio kanpaina egiten ari da konotazio positiboak izan ditzan eta enpresariek onar dezaten, baita langileek eta gizarteak ere.

Aplikazio informatikoak enpresaren datu guztiak izaten dituenean, haren egoera ebaluatuko du, eta, baldintzak betetzen baldin baditu Segurtasun eta Laneko Osasun Bereizlea erabiltzen utziko zaio ondoko helbidean adierazten diren moduetan, hitzetan eta baldintzetan: web www.garantiamat.es. Web orri honetan bada atal bat modu automatikoan erantsiko direnak bereizlea lortu duten enpresekin harremanetan jartzeko datuak, baldin eta horretarako interesa badute, eta jarduera ekonomikoaren eta probintziaren arabera segmentatu ahal izango dira.

Segurtasun eta Laneko Osasun Bereizle honen promozioa hasita dago, eta ondokoak ditu aurreikusita:

Enpresa erakundeen eta enpresarien artean promozioa egitea; kartelak egin dira dagoeneko.
Prentsaurreko deialdia eta prentsa oharrak bidaltzea.
Iragarkiak eta artikuluak sartzea enpresariei zuzendutako aldizkarietan.
Enpresariei zuzendutako Internet atarietan eta Web orrietan publizitatea sartzea.
Programaren informazioa duen Web orria.
Marketin zuzeneko ekintzak, 250.000 enpresariei zuzenduta.
Barajasko aireportuan erakustoki bat ipintzea bereizlearen sustapena egiteko.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’