AURKEZPENA: LAP-I BURUZKO GIDA GENEROAREN IKUSPUNTUTIK

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Asturiasko Emakumearen Institutuak eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Institutuak aurki sinatuko duten lankidetza-hitzarmena aurkeztu zuten azaroaren 15ean;  horren helburua da “laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokiei buruzko gida sortzea, generoaren ikuspuntutik”.

Asturiasko Emakumearen Institutuko zuzendari nagusi Almudena Cueto Sánchezek, LanekoArriskuen Prebentzioko Asturiasko Institutuko Industria Higienearen arloko zuzendari Ofelia García Heviak eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazio zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviadak azaldu zituzten hitzarmenaren nondik norakoak; emakumezko langileen osasuna hobetzeko Asturiasko enpresek, modu bereziki praktikoan, abian jarri behar dituzten gutxieneko neurriak eta prozedurak ezartzeko balio izango du hitzarmenak.

Hiru erakundeek berdintasunarekiko konpromisoa hartu dute, bai eta dibulgazioarekiko, hezkuntzarekiko eta laneko istripu zein gaixotasunen aldeko sentsibilizazioarekiko ere.

Bestalde, osasunaren sustapena eta babesa biltzen dituen ikuspegi globala lortu nahi dute gerora erakundeok, betiere lan-arriskuen prebentzioa abiapuntu harturik, honako auzi hauek jorratze aldera: lan-antolakuntza, norberaren arrisku-faktoreak, prestakuntza, lidergoa, kontziliazioa, motibazioa eta garapen pertsonala, besteak beste. Honen guztiaren xedea da eskualde horretako emakumeak are osasuntsuago zahartu daitezen.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?