
Bartzelonako F-M prebentzioari buruzko jardunaldi bat antolatu du Maristes Sants-Les Corts ikastetxean
Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak, 2017. urterako antolatutako Prebentzioaren II. Astearen barruan, “prebentzioaren kultura” irakasle eta ikasleei eskoletara eraman nahi izan die.
Gaur egungo haurrak izango dira etorkizuneko langile eta enpresariak eta oharkabean barneratuko dute Prebentzioaren balioa; hortaz, ia era naturalean eramango dute kontua aurrera.
Hori dela eta, Fraternidad-Mupresparen Bartzelonako zuzendaritza probintzialak, Champagnat Fundazioaren (Maristes ikastetxeak) laguntzarekin, Maristes Sants-Les Corts ikastetxean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle guztiei zuzendutako Prebentzioari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen apirilaren 24an.
Óscar Luquin Fraternidad-Mupresparen Bartzelonako Goi-mailako Prebentzio teknikariak eskaini zuen mintzaldia.
Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen bertaratutako 100 ikasle eta irakasleen artean, eta interes handia azaldu zuten azaldutako gaien inguruan.