ENPRESA OSASUNGARRIA ETA BIZTANLERIA AKTIBOA ZAHARTZEA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Astearen esparruan, “Enpresa osasungarria” deritzon jardunaldia ospatu zen urriaren 28an Cádizko Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroan.

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ekitaldian parte hartu zuen. Ekitaldiaren helburuak ziren, batetik, lanean ohitura osasungarriak sustatzea eta, bestetik, enpresari, langile eta zuzendariei laguntzea biztanleria aktiboa zahartzearen ondoriozko erronkak kudeatzen.

Andaluziako Juntako Ekonomia, Berrikuntza, Zientzia eta Enplegu lurralde-ordezkari Gema Pérez Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) zifrei buruz mintzatu zen; halaber, aditzera eman zuen “ia 84.000 lagun daudela arriskuan, adinari dagokionez”.

Andaluziako Juntaren hitzetan, eta hainbat ikerlanen arabera, “osasun-laguntzari loturiko zuzeneko gastuak ez ezik, gaixotasun-bajak, txandaketak eta lan-ezbeharrak ere gutxitzen dira”.  Hortaz, lanean osasuna sustatzeak “langileen produktibitatea eta motibazioa suspertzen laguntzen du”.

Jardunaldira honako hauek ere bertaratu ziren, besteak beste: Cádizko Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroko zuzendari Águeda Lahera, Fraternidad-Muprespako Prebentzioko teknikari Ángel Luis Merlo, Airbus Group España taldearen ordezkari María Eugenia González eta Cádizko probintziako diputazioaren ordezkari Antonio Ares Camerino.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?