
Fraternidad-Muprespa-k aldi baterako ezintasunaren kudeaketari buruzko tailerra egin zuen Zaragozan, eta laneko istripuen ikerketari buruzko jardunaldia ere bai
Joan den azaroaren 25ean eta abenduaren 1ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-k tailerrak antolatu zituen Zaragozan, gai honen inguruan: “Aldi Baterako Ezintasunaren kudeaketa“. Lehen Mailako Arretako Medikuei zuzendutakoak izan ziren, maiatzean hasitako prestakuntza borobiltze aldera, eta AMAT erakundeak aktiboki hartu zuen parte horietan. Horiez gain, “Laneko Istripuen Ikerketa” gaiari buruzko jardunaldia ere egin zen. Bertan, osasun-kalteen inguruko ikerketak egitearen helburua eta horretarako erabiltzen diren metodologiak azaldu ziren, eta gaiaren inguruan eztabaidan jardun zen.
Tailerrak Francisco Amorós jaunak koordinatu zituen, Aragoiko Gobernuko Osasun Sailaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzako ikuskatzaile medikoak, eta honako hauek arduratu ziren tailerrak emateaz: ikuskatzaile mediko Mª Fernanda Pérez Gúrpegui anderea; Ezintasunak Balioesteko Unitate Medikoko ikuskatzaile mediko Aida Martínez Margeli anderea; eta Fraternidad-Muprespa-ren ordezkari Mª Jesús Calvo Aznar .
Tailer hauek antolatzeko ideia 2012. urtean sortu zen, eta orduz geroztik urtero egin dira, maiatzean eta azaroan, Zaragozako, Huescako eta Teruelgo Lehen Mailako Arretarako hainbat zentrotan.
Ikastaroak oso pragmatikoak izan ziren, kasu klinikoen ebazpena sustatuz eta erakunde bakoitzak egiten duen lana ezagutaraziz, baita Aldi Baterako Ezintasuna kudeatze aldera erakunde horiek nola funtzionatzen duten azalduz ere.
“Laneko Istripuen Ikerketa” gaiari buruzko jardunaldian, Fraternidad-Muprespa-ko Zaragozako presidente Eva Ramón Arbués andereak eta Lan-arriskuen Prebentzioko Mutualitateko aditu José Luis Fernández Medina jaunak hartu zuten parte.
Egindako bi jardunaldietan, azpimarratzekoa da bertaratu ziren pertsonen parte-hartze aktiboa, esperientzia eta iritzi interesgarriak partekatu zituzten eta.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"