FRATERNIDAD-MUPRESPA-K INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT EGIN DU SANTANDERREN: ZAINDU ZURE BIZKARRA TAILERRA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den azaroaren 25ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren Kantabriako Zuzendaritza Probintzialak tailer bat eskaini zuen fisikoki prest egoteko eta muskulu-lesioak ekiditeko. Tailerraren izena hauxe izan zen: "Zaindu zure bizkarra tailerra".

Bizkarreko mina edozeini gerta dakiokeen zerbait da. Estresa eta jarrera txarrak, besteak beste, errealitate deseroso hori eragiten duten faktoreak dira, pixkanaka-pixkanaka gure bizi-kalitatea oztopatzen dutenak. Bizkarreko mina gure ohiturak aldatuz eta zenbait aholku errazen laguntzaz ekidin eta prebenitu ahal dugu, jarrera higienearen bitartez. Horri esker, hobeto hartuko dugu atseden, errazago mugituko gara eta gure eguneroko bizi-kalitatea hobetuko dugu.

Tailerrari Fraternidad-Muprespa-ren Kantabriako zuzendari probintzial Ignacio Carreras Agenjo jaunak eman zion hasiera, Mutualitateari lotutako hainbat enpresetako profesionalei ongietorria emanez. Hauek, arreta handia jarri eta parte hartzeaz gain, ekimena antolatu izana eskertu zioten Fraternidad-Muprespa-ri.

Hitzaldiak emateaz Sara Velategui Camus eta María Galambosiova Toth andereak arduratu ziren, biak ere fisioterapeutak.

Hitzaldiak bukatutakoan, debate interesgarria sortu zen, eta ondoren bisitaldi gidatua egin zen Ordezkaritzako instalazioetan zehar.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?