FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAK, LARGO CABALLERO FUNDAZIOAK ETA LSGIN-EK GIJONEN ANTOLATUTAKO ERAKUSKETA BISITATU DU VALERIANO GOMEZ-EK

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den martxoaren 31n Lan eta Immigrazio Ministroak Gijonen antolatu den “Lana eta osasuna: babesetik prebentziora” izeneko erakusketa ibiltaria bisitatu zuen. 

Valeriano Gómezek “higiene- eta segurtasun-baldintza onenetan lan egiteko eskubide ukaezina"ri buru hitz egin zuen, eta "langileek egungo egoerara iristeko jarraitu behar dituzten prozesuak, batzuetan mingarriak direnak" ere aipatu zituen.

Erakusketaren inguruan esan zuen “arreta emateko dela, arrisku-egoerak murriztu edo ezabatzeko, eta langileek lanagatik sufritu, gaixotu edo bizia galdu dezaten ekiditeko”.
Ministroarekin batera gerturatu zen, halaber, Gijoneko alkate andrea, Paz Fernández Felgoso; azken horrek eskerrak eman zituen erakusketa bere hirian egoteagatik.

Largo Caballero Fundazioko presidente Jesús Pérezek adierazi zuen erakusketaren helburu nagusia "prebentzioaren kultura zabaltzea" dela.

Fraternidad Muprespa mutualitateko zuzendari gerente Carlos Arandak, berriz, “lan-istripuetako mutualitateek lanean prebentzioa hobetzeko hezkuntzan eta sentsibilizazioan hartu duten konpromisoa” azpimarratu zuen.

Erakusketaren komisario eta LSGINeko Emili Castejónek gogorarazi zuen erakusketak Espainian prebentzioaren inguruko historian zehar zein ibilbide egin den erakusten duela.

Manuel Carlos Barba Lan Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutuko zuzendariak langileen segurtasuna hobetzeko politikak, administrazioen laguntzarekin batera, sustatzen jarraitu behar dela nabarmendu zuen.

Erakusketa Gijoneko La Laboral elizan dago, eta hurrengo maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik.



 


LOTURA EKITALDIAREN LEKUA
Deskarga EKITALDIRAKO GONBIDAPENA
Deskarga EKITALDIAREN TRIPTIKOA
"Zure Mutua - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?