
FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN JARDUNALDIA AVILÉSEN ASTURIASKO LAN ARRISKUEN PREBENTZIORAKO INSTITUTUA ETA LA CURTIDORA-REN
Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Fraternidad-Muprespa Mutualitatea, joan den otsailaren 16an, Aviléseko Udalaren “La Curtidora” Enpresa zentroarekin eta Asturiasko Lan-arriskuen Prebentziorako Institutuarekin lankidetzan aritu da jardunaldi bat antolatzeko honako izenburuarekin: Nola kudea dezakete prebentzioa dohainik enpresa txikiek eta autonomoek?.
Ekitaldiaren aurkezpena Aviléseko Sustapen Ekonomikorako Zinegotziak egin du, Manuel Campa Menéndez jaunak. Jardunaldian landuko diren edukiak aurreratu ditu eta Asturiasko Lan Arriskuen Prebentziorako Institutuaren Zuzendaria aurkeztu du.
Ondoren Miryam Hernández Fernández anderea mintzatu da, Asturiasko Lan-arriskuen Prebentziorako Institutuko Zuzendaria, eta Aviléseko Udalaren “La Curtidora” enpresa zentroari eta Fraternidad-Muprespa Mutualitateari gonbidapena eskertu die. Bere hitzaldian azpimarratu du “asturiar enpresa-ehunduran prebentzio-kultura sendotzeko aukera bat dela eta enpresa kudeaketan prebentzioaren benetako integrazioaren garrantzia ere azpimarratu du, hori errealitateizan dadin, eta ez gai horri buruzko indarreko legeria betetzeko formalismo hutsa”. Bestalde, Asturiasko Lan Arriskuen Prebentziorako Institutuaren lankidetza eskaini du bere arloari lotutako edozein egoeran aholkularitza eraginkorra emateko.
Bukatzeko José Beltrán García jaunak, Fraternidad-Muprespa-ko Goi-mailako Teknikariak, Prevencion10.es tresna modu praktikoan garandu du. Tresna hau Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak garatuta du eta, gehienez, 25 langile dituzten enpresei eta langile autonomoei zuzenduta dago, modu errazean eta dohainik haien arriskuen autoebaluazioa burutu eta Lan-arriskuen Prebentziorako Legearen betebeharrak bete ditzaten.
Amaieran, Fraternidad-Muprespa-k eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei (ugari) bertaratzeagatik eta jardunaldiaren gaian azaldutako interesagatik.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"