
FRATERNIDAD-MUPRESPAK BERE EZ 2804 III. SARIAK BANATU DIZKIE TELEFÓNICA-RI, MM PACKAGING IBÉRICA-RI, MANUFACTURAS NORBA ELKARTEARI ETA TAFALLAKO FAGOR EDERLAN-I.
Apirilaren 28an, Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea izaki, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatuko du. Horretarako, Escolástico Zaldívar 2804 Sarien hirugarren edizioa antolatu da.
Fraternidad-Muprespako zuzendari kudeatzaileCarlos Aranda Martín jaunak eman du ongietorria, eta eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei.
AESPLAko presidente Concepción Martín de Bustamante andereak MEDIASET taldeko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko zuzendari L. Javier Valero Cifuentes aurkeztu du. Azken horrek mintzaldi interesgarria eman du “Kazetarien prebentzioa gatazka guneetan” gaiaren inguruan, eta profesional horiei eskaintzen zaizkien prebentzioa, prestakuntza eta norbera babesteko tresnak (EPIak) nolakoak diren azaldu du.
Ignacio Carreras Agenjo Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós Fraternidad-Muprespako presidenteak sarien eta sarituen aurkezpena egin eta enpresetan arriskuak prebenitzeko eta osasuna mantentzeko egin duten lana goraipatu du.
Gero, Gizarte Segurantzaren Antolamendurako zuzendari nagusiak hitz egin du,Rafael Barberá de la Torre jaunak. Azken horrek eskerrak eman dizkio Mutualitateari sari hauek antolatzeagatik eta sariak antolatzen jarraitzeagatik, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileei emandako laguntza azpimarratu du. Izan ere, 35/2014 Legearen bidez, %0,7 goratu da laneko arriskuen prebentziorako aurrekontua.
Madrilgo Autonomia Erkidegoko Laneko zuzendari nagusia eta IRSSTko kudeatzailea den Mar Alarcón Castellanos andereak azpimarratu du enpresen legezko behar morala dela laneko arriskuak prebenitzea, eta enpresek konpromisoa mantendu behar dutela segurtasunari eta osasunari dagokienez. Horrela, langileek osasuntsu jardungo dute eta enpresa-bikaintasuna lortu ahal izango da. “Enpresek garrantzi gehiago ematen diotenean prebentzioari, enpresaren produktibitatea ere areagotu egiten da”.
Sariak entregatzeko ekitaldia Natalia Fernández Laviada andereak zuzendu du, hau da, Fraternidad-Muprespako Antolaketa eta Sareko zuzendariordeak.
Bukatzeko, Centro Especial de Empleo de Manufacturas Norba-ko langile desgaitu batek hitz egin du. Eskerrak eman ditu bihotz-bihotzetik sariagatik, ahalegin pertsonala eginez, eta entzule guztiek hala antzeman eta eskertu diote.
SARITUEN ZERRENDA:
"ENPRESA BIKAINA" modalitatea.
- Irabazlea: TELEFÓNICA DE ESPAÑA, S.A. (Madril).
- Ohorezko aipamena: CENTROS COMERCIALES CARREFOUR, S.A. (Madril).
- Accesitak: IBERIA LÍNEAS AÉREAS DE ESPAÑA, S.A. OPERADORA (Madril), ARAMARK SERVICIOS INTEGRALES, S.A. (Bartzelona), MAGTEL OPERACIONES, S.L.U. (Kordoba), QUIRÓN HOSPITALES, S.L. (Sevilla), EVOBUS IBÉRICA, S.A. (Kantabria), CALIDAD PASCUAL S.A.U. (Burgos), CASA SANTIVERI S.L. (Valladolid).
"ETEak eta sortu berri diren enpresak" modalitatea.
- Irabazlea: MAYR-MELNHOF PACKAGING IBERICA, S.L. (Valentzia).
- Ohorezko aipamena: ÁRIDOS Y CANTERAS DEL NORTE, S.A. (Bizkaia).
- Accesitak: SON VIDA GOLF S.L. UNIPERSONAL (Balearrak), SCHMITZ CARGOBULL IBÉRICA, S.A. (Zaragoza), CUINATUR ACTIVA, S.L. (Castelló), SYMAGA S.A. (Ciudad Real), MANUFACTURAS VENTAL, S.A. (Errioxa).
"Irabazi-asmorik gabeko enpresak, GKEak eta Ekonomia Sozialeko Enpresak" modalitatea.
- Irabazleak: MANUFACTURAS NORBA CENTRO ESPECIAL DE EMPLEO ELKARTEA (Cáceres) eta FAGOR EDERLAN TAFALLA, S. COOP. (Nafarroa)
- Ohorezko aipamena: ESPAINIAKO GURUTZE GORRIA SORIAN (Soria)
- Accesitak: ASOCIACIÓN DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD EL SALIENTE ELKARTEA (Almería), ESPAINIAKO GURUTZE GORRIA CUENCAN (Cuenca), COLEGIO DIOCESANO PABLO VI IKASTETXEA (Ávila), HOSPITAL ASILO DE VILLALBA FUNDAZIOA (Lugo), SAN ROSENDO FUNDAZIOA (Ourense) eta SEGOVIAKO CÁRITAS DIOCESANA (Segovia).


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan" "