FRATERNIDAD MUPRESPAK “TRABAJO Y SALUD. DESDE LA PROTECCIÓN A LA PREVENCIÓN” ERAKUSKETA INAUGURATU DU GRANADAKO ZIENTZIEN PARKEAN

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Lan eta Immigrazio Ministerioaren Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak , Francisco Largo Caballero Fundazioak eta gure mutualitate Fraternidad Muprespak datozen bi urteetan 20 hiri espainiarretatik ibiliko den erakusketa bat antolatu dute.

Maiatzaren 11n inauguratu zuten “Trabajo y Salud. Desde la protección a la prevención” erakusketa, horretarako gaitutako gune batean, Granadako hiriko Zientzien Parkean.

Parkeko zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia. Ongietorria eman zien antolatzaileei, ekimenagatik zoriondu zituen eta erakundearen helburuetako batekin bat etorri direla aipatu zuen, pabiloi bat prebentzioari modu iraunkorrean dedikatzeari, hain zuzen.

Ondoren, Francisco Largo Caballero Fundazioko presidente Don Jesús Pérezek, erakusketaren komisario Don Emilio Castejónek, LSHINeko zuzendari Doña Concepción Pascualek eta Fraternidad Muprespako zuzendari kudeatzaile Don Carlos Arandak hitz egin zuten.

Erakusketa Granadan egongo da datorren irailera arte. Bertatik, Albacetera igaroko da eta Espainiako hogei hiritara iristea dago aurreikusita.

Lan baldintzen, baldintza horiek hobetzeko langileen mobilizazioaren, gai honi buruzko legeen bilakaeraren eta osasunaren zainketaren historiako aro ezberdinak igarotzen dituzten sei atal barne hartzen ditu. Hori guztia gure herrialdean.

286 dokumentuk, 71 objektuk, 129 argazkik, grabatuen eta kartelen berrogei kopia baino gehiagok eta laneko eszenek, beren testu argitzaile eta guzti, laurehun metro koadro baino gehiago hartzen dituzte. 17 minutuko DVD batek eta 3-4 minutuko lau DVDk osatzen dute ibilbidea.

17 adituren laguntzarekin egindako liburu bat argitaratu da eta laster erakusketaren ibilbide osoan eguneratuta egongo den web jarriko da martxan.

Era berean, ibilbideko herri ezberdinetan, hainbat adituk gaiarekin eta inguruko lan jarduera aipagarrienekin zerikusia duten hitzaldiak emango dituzte.

Inaugurazioan izan ziren Andaluziako lurralde ordezkariak eta Fraternidad Mupresparen Granadako ordezkariak, baita giza baliabideen zuzendariordea eta koordinazio zuzendariordea ere.


Ekitaldiari buruzko datuak:

Arrazoia: “TRABAJO Y SALUD. DESDE LA PROTECCIÓN A LA PREVENCIÓN” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA.
Data: Asteartea, 2010eko maiatzaren 11.
Lekua: Avda. de la Ciencia, z/g, 18006. Granada.

EstekaJoan Zientzien Parkearen web orrialdera

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?