Fraternidad-Muprespak web ataria berdiseinatu du

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Mupresparen balioetako bat da “Berrikuntza, hobekuntza eta sorkuntza sustatu eta bai kudeaketan, bai kalitatean aurrera egiteko teknologia onenak ezartzea”. Xede horrekin burutu dugu Mutualitatearen web atari korporatiboaren diseinu berria, joera teknologiko berrietara moldatuz eta W3C erakundeak argitaratutako irisgarritasun jarraibideak beterik informaziora sarbidea bermatuz.

Estilo berria eta diseinu moldagarria (Responsive Web Design) dira gure etorkizunerako apustuak.

Atariak hasierako orri berria du, eta bertan, Enpresa, Autonomo, Langile eta Aholkularitza atalen artean zure profila identifikatu ahal izango duzu. Horietariko bakoitzean aurkituko duzu zure interes profesionalaren arabera, kontsultatu nahi duzun informazioa aukeratzen duzun hizkuntzan eta ataria bisitatzen duzun bakoitzean honek zure hautaketa gogoratuko du.

Orrialdeetan zehar nabigatzean, zaindutako ikonografia eta irakurketa errazten duen tipografia aurkituko dituzu. Honen kolore lau eta lerro zuzenek hierarkia bisual definitua ezartzea ahalbidetzen dute. Gure argitalpen guztietan kalitate handiko nabigazioa bermatzeko, diseinu lauak eta argazki optimizatuak txertatu behar direla uste dugu, horrela informazioa hobeto ulertzen baita. Diseinuaren aldaketa hauek sendotasuna, segurtasuna eta bateragarritasun handiagoa eskaintzen dute, gure atarira edozein nabigatzaileren bitartez sar zaitezen. 

Edozein gailu mugikor edo tabletarekin bateragarri izateko gaitasuna gure plan estrategiko korporatiboari estu lotutako alderdia da, gertuko Mutualitate izatea, alegia. Hori dela eta, gailu mugikorren sarera konektatuta egoteko beharrera moldatzen gara eta hortaz, interesgarri suerta dakizun informazio guztia era eskuragarri eta errazean gerturatzearen alde egin dugu apustu. 

Erantzukizun soziala eta ingurumenarekiko erantzukizun politika onenak sustatzen ditugu.

Oraindik aurrera, informazio korporatiboa eta gure zifra eta estatistika guztiak biltzen dituen atari berria izango duzu erabilgarri, Gardentasun Legea betez. Gure gobernu-organoa osatzen duten pertsona guztiak, ziurtagiriak eta Gizarte Erantzukizun Korporatibo politikak aurkituko dituzu bertan. Mutualitatearen gaurkotasuna ere gure Prentsa-aretoan aurkituko duzu. 

Interes gehien pizten duten edukiak antolatu ditugu, esaterako: osasun laguntza, prestazio eta izapideak, zerbitzuak eta tresnak.

Askotariko doako tresnek dokumentazioaren izapidea bizkortzea ahalbidetzen dute, etxetik atera edo mugitu behar izanik gabe. Zure izapideei buruz jakinaraziko dizugu, gure bazkideek soilik erabil dezaketen Gune Pribatua dugulako (Extranet Zerbitzuak).

Sartu gure asistentzia- eta administrazio-sarera. Kontsulta itzazu harremanetarako telefonoak, ordutegiak, jaiegunak eta doako prestakuntza eta erabili zure mugikorreko GPS teknologia gure zentroetara iristeko argibideak jaso ahal izateko. 

Erabil ezazu bilatzaile aurreratua zure kontsultaren araberako erantzuna berehala lortzeko. Informazio eguneratua eskuratzea ezinbestekoa da eta horregatik, interesgarri izan daitezkeen berri eta jardunaldiak jartzen ditugu zure eskura.

Jarri zaitez gurekin harremanetan zure eskura ipini ditugun komunikazio-kanal ezberdinak erabiliz edo gizarte-sare nagusien bitartez. Bertan, gure eduki guztiak partekatu eta iruzkindu ahal izango dituzu. 

Autonomoentzako kuota simulagailuak, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko kontingentzia arruntak, kontingentzia profesionalak eta jarduera etetea estaltzeko Gizarte Segurantzarako kotizazio prima zuk zeuk kalkulatzea ahalbidetuko dizu.

Lehen sorospeneko botika-kutxa elektronikoki ere eska dezakezu, Fraternidad-Muprespa mutualitateko enpresa-kide izaki. Formulario guztiak betetzeko errazak izan daitezen sortu dira.

Horrez gain, Fraternidad-Muprespak mundu guztiaren eskura jarri ditu dibulgaziozko atariak: “Previene” ataria diseinu erresponsibo berriarekin, “Osasunaren txokoa”, “Kolaboratzailearen txokoa”, “Pazientearen ateria” eta “Ekintzailearen ataria”.

Eraginkortasun, berrikuntza eta gure profesionalen kalitatearekin dugu konpromisoa eta horregatik aurkeztu nahi dizugu atari berri hau, gure Mutualitatearekin duzun harremana errazagoa, bizkorragoa eta hurbilagoa izan dadin.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’