Ia % 3 handitu dira Fraternidad-Mupresparen diru-sarrerak 2018an, 1.100 milioi euro inguru lortu ditu eta

General
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Fraternidad-Muprespako presidente Carlos Espinosa de los Monterosek eta erakundeko zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak 2018 ekitaldiko emaitzak aurkeztu dituzte. 17,84 milioi euroko soberakina izan du Mutualitateak, eta % 3,46 handitu ditu kuotetako sarrerak. Emaitzon ondorioz, % 45eko legezko gehienezkoa du Gertakizun Profesionalen bere erreserbak.

2.085 enplegatu ditu Fraternidad-Muprespak bere 122 arreta-zentroetan; 123.765 enpresa elkartutako 1.268.470 langileri ematen diete estaldura zentrook. 1.600.000 osasun-ekintza baino gehiago egin ditu, baita 435.000 espediente kudeatu ere, Gizarte Segurantzak araututako prestazioei dagokienez. 

Langile eta haien senideei istripu larria jasotzeagatik ematen zaizkien gizarte-laguntzei dagokielarik —Gizarte Segurantzaren araudiak aitortutakoez gain eska ditzakete—, % 35,25 laguntza gehiago eman dira 2018an, orotara 2,3 milioi euro.

Prebentzio-jarduerak direla eta, 14.000 aholkularitza-ekintza eta ezbehar-txosten baino gehiago eta bonus pizgarrien 8.400 eskaritik gora kudeatu dira, % 700 handitu baita eskarien kopurua aurreko urtearen aldean; 2017an ezbehar kopurua murriztu zuten enpresei zor zaie hori, zeinek 12.745.000  euroko hobaria jaso duten.

Kalitatea eta ingurumena dira Fraternidad-Mupresparen funtsezko oinarriak. 2018an, beraz, Bezeroaren Gogobetetasuna - Mutualistaren Defendatzailea ISO 10002 ziurtagiria erantsi dute, erakundeetan kexak tratatzeko xedez;  ingurumen-arloan, bestalde, zentroen ziurtapenean lan egiten jarraitu da, etaCO2 tonak % 70 murriztea lortu da, planeta zaintze aldera. 

Bezeroentzat lanean jarraitzen du Mutualitateak, kultura-aldaketa garrantzitsuarekin eta Bilakaera Digitaleko Planari jarraikiz, aplikazioak eta prozesuak berrituz, bulego digitala, esaterako. Haien bidez, esperientziak eta zerbitzuen kalitatea hobetu nahi ditu Mutualitateak, pertsona eta pazientea ardatz izanik, betiere. 

Fraternidad-Muprespa Habana ospitalean ezarri dira jadanik digitalizatzeko berrikuntza guztiak, mutualista, paziente, lagun eta langileentzat. 2018 amaieran bukatu zituzten eraikuntza-lanak, eta aurtengo hasieran ireki zituen ateak ospitaleak.

Erabat digitala eta teknologikoa da ospitalea, baita munduko eredua ere ingurumen-jasangarritasunean.

¿Te ha resultado útil?