Kalitatea funtsezkoa da enpresaren lehiakortasunari eta sinesgarritasunari eusteko

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa
 

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren web atarian, kalitatearen munduko eguna dela eta, inkesta txiki bat egin dugu eta jasotako erantzunekin ondorio hauek atera ditugu.

Hauxe izan da egindako galderetako bat: Zure ustez, erabilgarria da kalitatearen ziurtagiria enpresetan?

%72k erantzun du Kalitatea funtsezkoa dela enpresaren lehiakortasunari eta sinesgarritasunari eusteko. %12k uste du eskaintzen dugun alderdietako bat dela; eta gainerako %12k ez du uste kalitatearen ziurtagiriak ezertarako balio duenik, erakartzeko bide bat baino ez izaki.

Mutualitatean, are irmoago lan egiten jarraitu behar dugu kalitatea kudeatzeko sistemen bitartez gure zerbitzuak modu koherentean eman ditzakegula frogatzeko. Hala, gure kideen eskakizunak eta araudi aplikagarriak betetzen ditugu.

   

Bigarren galderari dagokionez: Pozik zaude Fraternidad- Muprespa Mutualitatetik jaso duzun mediku-arretarekin?

Kasu honetan, %84Fraternidad-Muprespa-k emandako osasun-arretarekin gustura edo oso gustura dagoela. Antzeman dugu %15eko marjina dugula hobetzeko. Datu horrekin, hobetu ahal ditugun alderdi guztien gaineko hausnarketa egin behar dugu, eta poztasun-maila altuagoa lortzeko zer egin dezakegun pentsatu.

Besteak beste, eraginkortasunean, kalitatean eta berrikuntzan oinarritutako kudeaketa da Fraternidad-Muprespa-ren balioetako bat.

 


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?