LANA ETA OSASUNA. BABESETIK PREBENTZIORA ERAKUSKETA IBILTARIAREN BIGARREN FASEAREN INAUGURAZIOA ALBACETEN

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den urriaren 8an inauguratu zuten Fraternidad-Muprespak, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak eta Fundación Largo Caballero fundazioak "Lana eta Osasuna. Babesetik Prebentziora" erakusketaren bigarren fasea. Lan-baldintzen eta langileen osasun-zaintzaren ikuspegi historikoa eskaintzea da erakusketaren helburua.

Gaztela-Mantxaren Batzarreko Ordezkaritzan (irinaren antzinako fabrika), Albaceten, dago erakusketa. Eta datorren azaroaren 20ra arte egongo da jendearentzat zabalik.

Hurrengo hauek izan ziren inaugurazioan: Gaztela-Mantxako Enpleguaren, Berdintasunaren eta Gazteen kontseilaria, María Luz Rodríguez, Albaceteko alkatea, Carmen Oliver, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionaleko zuzendaria, Concepción Pascual, Fundación Largo Caballero fundazioko lehendakaria, Jesús Pérez, eta erakusketako komisarioa, Emilio Castejón. Fraternidad-Mupresparen izenean, berriz, hurrengo hauek izan ziren: Zuzendariorde Nagusiak, Manuel Gómez de Zamora eta Pedro Oya, LI eta LG Prebentzioko zuzendaria, Mar Morales, Gaztela-Mantxako Lurralde Zuzendaria, Alberto Serna, eta Almansa-ko ordezkaria, Amparo Cuenca.

Erakusketa-egoitza gisa aukeratutako hirien artean dago Albacete; besteak beste, Gaztela-Mantxan Fraternidad-Mupresparen kide diren enpresa ugari dagoelako (27.297 enpresa eta 82.259 langilek babestutako kolektiboa).



Ekitaldiari buruzko datuak:

Arrazoia: ERAKUSKETAREN BIGARREN FASEAREN INAUGURAZIOA ALBACETEN
Eguna: Ostirala, 2010eko urriaren 8a.
Lekua: Paseo de la Cuba, 27 (Irinen antzinako fabrika). Albacete.

Deskargatu  Erakusketaren aurkezpen triptikoa
Sartu Erakusketaren kokapena
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?