Mobbing edo laneko jazarpen psikologikoa, Las Palmas de Gran Canarian egindako jardunaldia

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak “Mobbing edo laneko jazarpen psikologikoa” izenburua zeraman jardunaldia egin zuen martxoaren 8an Las Palmas de Gran Canariako zuzendaritza probintzialean. Giza Baliabideetako arduradunei eta probintzia horretan dauden gure Erakundeko enpresa mutualistetako aholkulariei zuzenduta zegoen.

Mutualitatearen Las Palmasko zuzendari probintzial Carlos Macho Mishalek ongietorria egin eta eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei. Halaber, jardunaldiaren helburua azaldu zuen, eta parte-hartzaileak animatu zituen Fraternidad-Muprespak interes-taldeekin antolatzen dituen hurrengo ekitaldietan ere parte hartzera.

Jarraian, Prebentzioko teknikari Alejandro Quintana Riverok jardunaldiaren gaia sakondu zuen. Bere hitzaldian, laneko jazarpen psikologikoarekin zerikusia duten kontzeptuak argitu eta definizioak eman ziren, arazoaren jatorriari, protagonistei eta enpresek arazoari aurre egiteko har ditzaketen neurriei (hura prebenitzeko zein desagerrarazteko) buruz mintzatuta.

Ekitaldian pertsona ugarik hartu zuten parte. Haiek egindako galderei esker, debate bizi eta interesgarria sortu zen, azken hausnarketa sakon batzuk egiteko baliogarria izan zena.

¿Te ha resultado útil?