Nanoteknologiei buruzko jardunaldi teknikoa Jaénen

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den maiatzaren 18an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Jaéngo Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroak antolatutako jardunaldi interesgarrian parte hartu zuen, gaia hauxe izan zela: "Nano- unibertsoa I. zatia. Nanoteknologiak eta prebentzioa".

Jardunaldia probintzia horretako lan-arriskuen prebentzioko adituei egon zen zuzenduta batik bat, gaiaren oinarriak aditzera emateko eta teknologia berriek arlo horretan dakarten erronka berriari nola egin ahal zaion aurre aztertzeko helburuarekin.

Jaéngo Lan-arriskuen Prebentziorako Zentroko zuzendari Manuel Soriano Serranok aurkeztu zuen jardunaldia, eta hitza eman zion txostengileari, entzule guztien parte-hartzea eskertu ondoren.

Jarraian, Mutualitateko Lan-arriskuen Prebentzioko goi-teknikari Carmen Alvarado Escolanok aurkezpena egin zuen nanoteknologia zer den jakitera emateko, zenbait adibide eta bitxikeria aipatzeko, eta nanoteknologia nola aplikatzen den azaltzeko. Halaber, iraganean lortutako hamar aurrerapenik harrigarrienak eta orain sortzen ari diren bost teknologia nagusiak aipatu zituen. Bukatzeko, prebentzioaren eta lan-giro seguruak sortzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Amaieran, modu oso positiboan balioetsi zuten jardunaldia entzuleek.

¿Te ha resultado útil?