OVIEDOKO UNIBERTSITATEA ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOARI BURUZKO JARDUNALDIA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaile Fraternidad-Muprespak Oviedoko Unibertsitateko enpresarekiko zeharkako ekintza eta lankidetzaren errektoreordetzak antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen azaroaren 15ean. Gijóneko Lan Unibertsitatean egin zen delako ekitaldia.

Oviedoko Unibertsitateko Merkataritza, Turismo eta Gizarte Zientzien fakultateko dekano Leví Pérezek eman zion hasiera jardunaldiari, enpresen gizarte-erantzukizuna eta berdintasuna hainbat ikuspuntutatik aztertuz.

Honako hauek izan ziren mahai-inguruan: Emakumearen Asturiasko Institutuko eta Asturiasko Printzerriko Gazte Politiken zuzendari nagusi Almudena Cueto Sánchez, Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde Natalia Fernández Laviada, Asturiasko Transisa Ambulancias enpresaren Giza Baliabideetako zuzendari Raquel Villa Posada eta Asturiasko Ekintzaile eta Enpresarien Eskolako koordinatzaile Asunción Luzán Fernández; enpresarekiko zeharkako ekintza eta lankidetzaren errektoreorde Eugenia Suárez Serrano izan zen moderatzailea.

100 pertsona inguru bertaratu ziren jardunaldira; hainbat gai jorratu ziren bertan, besteak beste, emakumearen egungo egoera enpresan, arlo horretan Espainiako gizarteak aurre egiten dituen erronkak eta administrazioek (nazionalek, eskualdekoek zein tokikoek) Fraternidad-Muprespa bezalako erakundeei eman dizkieten aintzatespen publikoak, berdintasunaren eta gizarte-erantzukizunaren esparruan egindako lanagatik.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?