PREBENTZIO GELA, LANEKO ISTRIPUAK SAIHESTEKO HEZKUNTZA ONLINE ESKAINTZA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Prebentzio gela Fraternidad-Muprespa mutualitatearen online proposamena da laneko istripuak saihesteko. Ikasteko metodologia Gironako Unibertsitateak baliozkotu ondoren, zure eskura jartzen dugu 50 hezkuntza-modulu baino gehiagoko eskaintza zabala, eta ez da informatikako ezagutzarik behar horietara sartzeko.


Anak eta Javierrek, gure tutore birtualek, zure arreta eskatuko dute unitate osoan zehar  galderak eginez, jolasak antolatuz eta animazioen bitartez; horrela, ikasteaz gain, hobeto gogoratuko dituzu edukiak.


Behin Prebentzio Gelan izena eman duzunean, ikusi zeintzuk ikastaro dituzun eskuragarri, sartu gehien interesatzen zaizunean, piztu bozgorailuak eta Anak eta Javierrek aholka zaitzaten utzi. Haiek biek zure jarrera ebaluatuko dute, moduluan zehar galderak eginez, eta bukaerako test baten bidez. Azken hori gainditu beharko duzu ikastaroa burutu duzula egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratzeko.


Prebentzio Gelarako sarbidea pribatua eta doakoa da Fraternidad-Muprespa mutualitateak babesten dituen langile guztientzako.
Gainera, gure Mutualitateari lotutako enpresaria bazara, laguntza-tresna gisa erabil dezakezu  lanerako prestakuntza profesionalean, enpresako jarduerari lotuta dagoena, Langileen Estatutuko 23.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Gure hezkuntzako proposamenari buruz, ikastaroen katalogoari buruz edo horien egiturari buruzko informazio gehiago izan dezazun, hona hemen azalpen-erakustaldi bat. Prebentzio Gelaren erakustaldia.
Ziur gaude: gure Prebentzio Gela oso lagungarria izango zaizu lantokian istripuak saihesteko, eta Ana eta Javier laguntza handia izango dira lan horretan.

 

 

Prebentzio gela

Lotura  
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?