Tentuz bai, baina ez aztoratuta COVID-19aren ondorioz

Ámbito sanitario
Autor
Fraternidad-Muprespa

COVID-19ak mundu zabalean eragindako egoera ikusirik eta Espainian lehendabiziko positiboak izan ondoren, informaturik egon behar dugu eta ondo ezagutu behar ditugu prebentzio-neurri egokiak, alarmismorik gabe. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa etengabe dago harremanetan nazioarteko erakundeekin: Osasunaren Mundu Erakundearekin eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroarekin, arriskuak ebaluatzeko eta erantzun-neurriak koordinatzeko.

Gainera, Ministerioak datu interesgarriak eguneratzen ditu aldian-aldian, eta, horretaz gainera, prebentzio-aholkuak, ohiko galderak eta albiste faltsuen gezurtatzeak argitaratzen ditu. Horretarako, nahikoa duzu eskura ipintzen dizkizugun estekak irekitzea. Hemen laburbilduko ditugu haietako batzuk:

  • Funtsezkoa da higiene ona izatea. Sarri-sarri garbitu behar dira eskuak, bai koronabirus hau saihesteko, bai bestelako birus ohikoagoak saihesteko, hala nola gripea. 
  • Ez ukitu begiak edo ahoa. Doministiku egiten badugu, estali ahoa eta sudurra ukabilaren goiko aldearekin. Halaber, garrantzitsua da zapiak zakarretara botatzea erabili ondoren.  
  • Zaindu sintomak. Ohikoenak sukarra, eztula eta airerik ezaren sentsazioa dira. Beste kasu batzuetan, digestio-sintomak ere ager litezke, hala nola beherakoa eta sabelaldeko mina. 
  • Hartu neurriak arrisku-eremuetan egonez gero. Bizitza normala egin behar da, baina gure osasun-egoeraren gaineko kontzientzia izanik. Aurrez aipatutakoen tankerako sintomak izanez gero, etxean edo bizilekuan geratu behar dugu, eta telefonoz deitu 112 zenbakira. 

Espainiak behar adina mekanismo ditu eusteko, hala nola protokolo klinikoak, laguntza- eta osasun-sare publiko koordinatu bat, eta behar adina gaitasun kasuen diagnostikoa eta tratamendua egiteko. 

Irakurle guztiei gomendatzen diegu egon daitezela informaturik kanal ofizialen bidez; esaterako, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen sare sozialak kontsultatuz (Twitter eta Facebook), haietan zabalduko baitugu Osasun Ministerioak emaniko informazio interesgarria. 

¿Te ha resultado útil?