TERUELEN GIZARTE SEGURANTZAREN EGOITZA ELEKTRONIKOAREN ETA 27/2011 LEGEAREN INGURUKO DIBULGAZIOZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Iragan azaroaren 4an, Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren eta 27/2011 Legearen inguruko jardunaldia egin zuten GSIN-eko eta GSDO-ko Teruelgo Probintzia Zuzendaritzaren instalazio berrietan.

Jardunaldiaren aurkezpena eta moderazioa Miguel Ángel Sola Lapeña jaunak egin zuen, Teruelgo GSIN-eko eta GSDO-ko Probintzia Zuzendariak, eta Fraternidad-Mupresparen ekimena onartu zuen. Gaizki izendatutako Pentsioen Legearen (27/2011) inguruko hainbat kontu aipatu zituen, Gizarte Segurantzarako berebiziko garrantzia duen araua delako, bere betearazpenerako epeak ezartzen dituelako.

Txostenak ondorengo hauek egin zituzten:

  • Julio Santos Palacios jauna, Fraternidad-Muprespa Sarearekiko Harremanetarako Zuzendaria, absentismoaren kontrako borrokan mutuen paperaren, Web atariaren eta Fraternidad-Mupresparen Extranetaren inguruan aritu zen.
  • Ramón Salesa Catalán jauna, Teruelgo Gizarte Segurantzaren Administrazioko bilketa eremuko nagusia, Manuel García Sáez jauna, Teruelgo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroko Zuzendaria, eta Ramón López Rajadel jauna, Teruelgo GSDO-ko Probintzia Zuzendaritzako aurka-egiteen Unitateko Burua. Horiek guztiek Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren inguruko informazioa eman zuten, bereziki Egoitza Elektronikoaren eta Web atariaren zerbitzu eta prozedurei zegokiena.
  • Alberto Granados Orcero jaunak, Teruelgo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Probintzia Zuzendaritzako erretiro, baliaezintasun, heriotza eta biziraupen prestazioak izapidetzeko Probintzia zuzendariordetzaren sekzioko Buruak, 27/2011 Legearen Berritasunen inguruko azterketa zehatza aurkeztu zuen, prestazioei eragiten dien alderdi garrantzitsuenak aipatuz.

José María Aranguren Rodríguez jaunak, Teruelgo Fraternidad-Muprespako Probintzia Zuzendariak, eman zion amaiera, eta mutualitateek erakunde kolaboratzaile gisa duten paperaren inguruko ohar txikia egin zuen. Erakunde kolaboratzaile gisa duten papera Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Mutualitateen Kudeaketaren Kolaborazioaren inguruko Araudi Orokorrean jasota dago, 1995. urtekoa. Gainera, Fraternidad-Muprespako Plan Estrategikoari buruz hitz egin zuen, bikaintasuna lortu nahi duena eta sektoreko erreferentziazko Mutua bihurtu nahi duena. Azkenik, txostengileei haien presentzia eskertu zien, eta, batez ere,Miguel Ángel Sola jaunari, bere babesa eta kolaborazioagatik, eta baita bertaratutakoei ere, jardunaldiak ez zuelako zentzurik izango haien presentziarik gabe.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?