Zure iritzia, gure termometroa; zu, gure espezialista

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Egin dugun onak barne-poza sortzen du, eta hori da grinarik gozoena” (René Descartes).

Harrigarria badirudi ere, ´poz’ terminoaren gaztelaniazko baliokidea ez da gehien erabiltzen den hitzetako bat; izan ere, gehien erabilitako terminoen zerrendako 1958. lekuan dago. Hortaz, itxaropenez edo besteek gutaz pentsa dezaketenaz ez garela larregi arduratzen esan nahi al du horrek?

Pertsonen premiek eta interesek ez dute beren horretan irauten; aitzitik, eraberrituz doaz, aldatu egiten dira. Fraternidad-Muprespan aintzakotzat hartu nahi izan ditugu, jendeak gura duena, balioesten duena edo aintzat hartzen duena hobeto eta zehazkiago jakiteko.
Zehatz-mehatz jakin behar dugu bezeroak zer nahi duen, bai eta hori nola eskain dezakegun ere. Horrek guzti horrek zera pentsarazi zigun: gugandik espero dena betetzen ari ote gara?

Hori jakiteko, 2016an Fraternidad-Muprespak 13.000 inkesta egin zituen gure laguntza-zentroen (berezkoak zein itunduak) sarean arreta jaso zuten paziente eta langileen artean, galdetegi labur eta azkarren bitartez. Azterlanaren emaitzen arabera, 8,25eko nota jaso zuen gure zerbitzuaren errendimenduak batez beste, joan den urtekoa baino hobea, alegia. Datua ontzat har daitekeen arren, ez dugu alde batera utzi nahi gure benetako helburua: etengabe hobetzea, hain zuzen ere.

Aipatu galdetegien bidez jasotako iradokizunak eta oharrak informazio-iturri baliotsua dira, oso lagungarri baitira hobetu ditzakegun alderdiak antzemateko.

Harago joan nahi dugu, eta horretarako behar-beharrezko ditugu zure parte-hartzea eta iritzia; izan ere, ezin dugu bazter utzi gure konpromisoari eusten lagun diezagukeen ezer.

Eskerrik asko zure denbora eskaintzeagatik.


¿Te ha resultado útil?