AENOR

Espainiako Normalizazio Erakundea. Erakunde pribatua, independentea eta irabazi-asmorik gabea. Espainiako normalizazio-erakundea da, bertako arauak garatzeaz arduratzen dena (UNE arauak). Erakunde ziurtatzailea ere bada.
Industria eta Energia Ministerioaren 1986ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez sortu zen, 1614/1985 Errege Dekretuaren arabera, eta normalizazio- eta ziurtapen-erakundetzat hartu zen 2200/1995 Errege Dekretuaren bidez, 21/1992 Legea garatzeko.