K.K.K.

Kotizazio kontuaren kodea - K.K.K.

Enpresen kotizazio kontuaren kodea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak enpresaburuei eta Gizarte Segurantzaren sistemari kuotak ordaindu behar dizkietenei ematen dien zenbakizko kodea da. Lehengo zenbaki patronalei eta inskripzio zenbakiei dagokiena da.

11 digituko zenbaki horrek egitura hau du:

  • Lehenengo 2 digituak probintziaren kodeari dagozkio. 10 zenbakia baino txikiagoa bada, 0 gehituko zaio ezkerrean. Adibidez, kodea ARABAko enpresa batena bada, probintzia kodea 1 izango da, beraz, kotizazio kontuaren kodearen lehen bi digituak 01 izango dira.
  • Hurrengo 9 digituak kotizazio zenbakiari dagozkio. Zenbaki horrek 7 digitu ditu eta 2 kontrol digitu gehitzen zaizkio, sartutako zenbakia zuzena dela egiaztatzeko aukera ematen dutenak.


KKK (kotizazio kontuaren kodea) adibide bat:

(probintzia) (kotizazio zk.) (kontrola)
01 1234567 42

Kotizazio kodea (eskatzen denean) tarterik, barrarik, punturik, komarik eta beste inolako karaktererik gabe sartu behar da beti. Adib.: 01123456742.