Fraternidad-Muprespa mutualitateak Bilakaera Digitaleko Plana aurkeztu du

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Azken hogei urtean baino gehiagoan, Fraternidad-Muprespa hobekuntzak ezartzen ari da, digitalizazioa lehenetsitako aurrerapen estruktural bilaka dadin erakundearen barruan. Orain, Bilakaera Digitaleko Plana aurkeztu du, indarrean den Plan Estrategikoaren barruan. Bilakaera teknologikoa funtsezkoa da zerbitzurik onena eskaintzeko, osasun-laguntza bikaina emateko eta erabateko eraginkortasunez kudeatzeko, esperientzia digitala pertsonen zerbitzura ipiniz.

Beste erakunde batzuetan eraldaketa dena, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen kasuan bilakaera da; izan ere, orain bi hamarkada baino lehenago hasi zen teknologiaren aldeko apustua, Kudeaketa Sistema Integratuarekin. Haren ostean, sektoreko lehendabiziko Big Data etorri zen 2001ean. 2002an, mutualitateak intranet korporatibo bat bildu zuen, eta 2004an, berriz, zerbitzuen estraneta sortu zuen bezeroekin harreman hobea izateko –gaur egungo Bulego Digitala, alegia–. 2005ean, hainbat proiektu gauzatu zituen, hala nola paperik gabeko laguntza-zentroa edo historia kliniko elektronikoa. Halaber, aitzindari digitala izan zen ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 27001 ziurtagiriak eskuratzen informazio-sistemetarako.

Mutualitatearen bilakaera digitalaren oinarria zera da, prozedura eta politikak aldatzea informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiliz, eta, hala, eraginkorrago bilakatzea barneko prozesuetan, guztia ere informazioa erabiltzaile digitalaren eskura ipintzeko.

Fraternidad-Muprespa mutualitatearen Bilakaera Digitaleko Planak kudeaketa korporatibo adimentsua ezartzen du, zeinaren helburua baita digitalizazio-maila egokia eskaintzea, erabiltzaileek bitarteko elektronikoa hauta dezaten mutualitatearekin hartu-emanetarako, modu erraz eta intuitiboan baliatuz. 

Proiektuaren oinarrian, aldaketa zuzentzen eta errazten duten printzipioak ageri dira, haien bidez harremanak hobetzeko enpresa mutualistekin, babestutako langileekin, pazienteekin eta kolaboratzaileekin. Halaxe lortuko da zerbitzuaren kalitatea optimizatzea.

Hauexek dira garrantzitsuenetako hainbat:  

  • Welcome Pack digitala: enpresei eta aholkularitza-etxeei ongietorria egiteko agiri-sorta, oinarrizko informazioa eta pertsonalizatua eskainiz.
  • Harremanetarako puntuak digitalizatzea: bajak, bolanteak entregatzea, prebentzio-txostenak eta tankerako izapideak egiteko.
  • Ospitale digitala. F-M Habana ospitalea da Europa osoko osasun-zentro berritzaileenetako bat, teknologia digitalaren erabilera dela eta. 
  • Pazientearen Ataria eta Mi Frater Pazientea aplikazioa, pazienteek historia kliniko elektronikoa eskuratu ahal izan dezaten.
  • VNA-PACS. Erradiologiako eta irudi diagnostikoko zerbitzuak modu integratuan administratzen dituen erreminta. 
  • Langile eta enpresarentzako prebentziozko eduki digitalak.
  • Kudeaketa-txostenen garapena, mutualistentzat eskuragarri Bulego Digitalean, ezbeharrak eta absentismoa kudeatzeko.

Aurrerapen horien gainean du oinarria etorkizunak, zeinak aldaketa disruptiboak ekartzen jarraituko baitu, autonomia areagotzera bideratuta eta erabiltzaileak izapideen % 90 Internet bidez edo aplikazio mugikorrekin egin ahal izan ditzan, betiere mutualitatearen konpromisoa betez; hau da, ideia berritzaileak biltzen jarraitzea, gaitasunak areagotuz eta eragile guztiak ikuspegi global batean inplikatuz.

¿Te ha resultado útil?