Fraternidad-Muprespa mutualitateak eta Lanzaroteko Enpresa Konfederazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Lankidetzako hitzarmenak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
LANZAROTE - Arrecife

Fraternidad-Muprespa mutualitateko Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviadak eta Lanzaroteko Enpresa Konfederazioko presidente Francisco Martínezek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 17an, dibulgazio-ekintzen bidez Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duten mutualitateen jarduera propioak ezagutarazteko. Ekitaldi horretan izan ziren, era berean, honako hauek: mutualitatearen aldetik, Fraternidad-Muprespa Las Palmaseko probintzia-zuzendari Carlos Macho eta Arrecifeko ordezkaritzako zuzendari Pedro Figueras; konfederazioaren aldetik, berriz, Vicente Stinga, erakundeko teknikaria.

Lankidetza-hitzarmen hori sinergiak batzeko sortua da, interes ekonomikoak, sozialak eta laneko osasunaren alorrekoak sustatzea defendatzeko. Era berean, haren helburua da mutualisten prestazioak, eskubideak eta obligazioak modu aktiboagoan ezagutaraztea.

Hura oinarri harturik, hainbat jarduera egingo dituzte elkarrekin; esaterako, mintegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta konferentziak. Haiek guztiak Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten duten mutualitate guztiek legez esleituta dauzkaten eskumenak eta funtzioak zabaltzea da. Adibidez:

a) Prestazioak kudeatzea, ekonomikoak zein osasun-laguntzakoak, errehabilitazioa barne, Gizarte Segurantzaren laneko istripuen eta gaixotasunen gertakizunen aurrean babestera zuzenduta, baita gertakizun horiek prebenitzeko babes-ekintzak ere.

b) Gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezgaitasunaren prestazio ekonomikoa kudeatzea.

c) Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko prestazioak kudeatzea.

d) Norberaren konturako langileen jarduera uzteagatiko prestazio ekonomikoen kudeaketa, langile autonomoak jarduera uzteagatik babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legean ezarritako baldintzetan.

e) Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa kudeatzea.

f) Gizarte Segurantzarenak diren eta legez esleituta dauzkan bestelako ekintzak.

Lanzaroteko Enpresarien Konfederazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, lanbide eta enpresa artekoa, eta hainbat sektoretako federazio, elkarte eta kooperatiba-sozietateen batasunaren bidez dago eratuta: ACELAN (Lanzaroteko Irakaskuntza eta Prestakuntza Zentroen Elkartea), ACEPRO (Lanbide Heziketako Zentroen Kanarietako Elkartea), ASOLAN (Lanzaroteko Hotel eta Apartamentuetako Enpresarien Elkartea), AELAN (Lanzaroteko Enpresarien Elkartea), AETUR (Lanzaroteko Turismo Enpresarien Federazioa), FEMEPA (Las Palmas Probintziako Metaleko Enpresarien Federazioa) edo Ardoa Arautzeko Kontseilua.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’