
CORREOS-EK, FRATERNIDAD-MUPRESPA-RI LOTUTAKO ERAKUNDEAK, ENPRESA OSASUNGARRIAREN ZIURTAGIRIA LORTU DU
Correos Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ri lotutako enpresa da. Applus+ erakundearen eskutik, hau da, Espainiako ikuskaritzen eta saiakuntzen ziurtagiri-emaile multinazional nagusiaren eskutik, Enpresa Osasuntsua izeneko ziurtagiria lortu du, hiru urteko balioa duena eta urtero berrikusten dena.
Ziurtagiri horren bidez, langileen segurtasunarekin, ongizatearekin eta osasunarekin konpromisoa hartuta duten enpresak aintzatesten eta nabarmentzen dira, hala nola, Correos. Horixe izan da Espainian ziurtagiri hori duen lehen enpresa publikoa.
Giza Baliabideen zuzendari Luis Pérez Capitán jaunak jaso du ziurtagiria Correos-en izenean.
Lan-giro atsegina egoteak zera esan nahi du: langile guztiek etengabeko hobekuntzan laguntzen dute, enpresako osasuna, segurtasuna eta ongizatea sustatu eta babesteko helburuarekin. Horretarako, ingurumenari eta kalitateari lotutako araudiak betetzen direla bermatzen da.
Enpresa segurua, osasuntsua eta iraunkorra izanik, gainera, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko araudia ere bete behar da. Horretarako, langileen osasuna bere osotasunean begiratu behar da, osasuna bera enpresako politika guztietan aintzat hartuz.
Fraternidad-Muprespa-tik zorionik beroena eman nahi diogu Correos-i, ziurtagiria lortzeagatik.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"