Fraternidad-Muprespa eta Eivissako CAEB konfederazioa elkarlanean lan-inguruneko zarataren kalteak ekiditeko

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den martxoaren 31n Balearretako Enpresa Erakundeen Konfederazioak (CAEB) prestatutako jardunaldi bat antolatu zuen Fraternidad-Muprespak Eivissan honako izenburupean: Zarata lan-ingurunean: Erabateko abordatzea”.

Joan Bufí CAEB konfederazioaren Eivissa eta Formenterako presidenteordeak aurkeztu zuen ekitaldia, erakunde parte-hartzaileei kolaborazioa eta entzuleei bertaratu izana eskertuz.

Ondoren, Mónica Castillo Balear Uharteetako Gobernuko Lan, Ekonomia Sozial eta Laneko Osasun Zuzendaritza Nagusiko prebentzio teknikariak eman zion jardunaldiari hasiera eta lan-inguruneko zarata gorabehera handiko arazoa dela salatu zuen.

Eugenio Díaz Expósito doktore eta Fraternidad-Mupresparen ipar-ekialdeko Lurralde-zuzendaritzaren asistentzia koordinatzailearen ondokoak eman zion jardunaldiko lehen zatiari hasiera izenburutzat Fraternidad-Mupresparen laneko gaixotasunen osasun kudeaketa” zuen azalpenarekin. Bertan, zaratak langileengan dituen ondorioak, horri lotutako laneko gaixotasunak eta laneko gaixotasun horiek sumatzen direnean Mutualitateak aurrera daramatzan ekintzak deskribatu ziren.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako prebentzio teknikari Rafael Reyes Morenoren txanda izan zen, hitzaldi honekin: “Arriskuaren ebaluazioa, eta prebenitzeko eta babesteko neurriak. Kasu praktikoak: Ostalaritza, aisia eta musikaren sektorea; tailerrak eta industria; dei-zentroak eta beste jarduera batzuk” zarataren ebaluazioa azaldu zuen ergonomiaren eta higienearen ikuspuntutik (kasu bakoitzean zarata neurtzeko erabilitako metodoak zehaztuta), eta agente fisiko hau saihesteko neurrien garrantzia azpimarratu zuen. Bukatzeko, neurri prebentibo horiek azaldu zituen, neurriok zarataren eragilean, zarataren hedapenean edo esposiziopeko langileengan aplikatzen diren kontuan hartuta. Horrez gain, belarriarentzako kaltegarriak diren konposatuen ondorio gehigarriei buruz ere mintzatu zen, eta horiei buruzko informazioa falta zaigula aitortu zuen.

Jardunaldiari amaiera emateko, galdera-erantzunen txandari ekin zitzaion eta azalpenetan sortutako zalantzak argitu ahal izan ziren bertan.

 

¿Te ha resultado útil?