FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ZAINDU ZURE BIZKARRA IZENEKO TAILERRA EMAN DU SALAMANCAN

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den abenduaren 11n, Fraternidad-Muprespa-ko Salamancako Zuzendaritza Probintzialeko instalazioetan jardunaldi praktiko bat burutu zen, izen honekin: “Zaindu zure bizkarra tailerra”.

Bizkarreko mina edozeini gerta dakiokeen zerbait da. Estresa eta gorputz-jarrera txarrak, besteak beste, errealitate deseroso hori eragiten duten faktoreak dira, pixkanaka-pixkanaka gure bizi-kalitatea oztopatzen dutenak. Bizkarreko mina gure ohiturak aldatuz eta zenbait aholku errazen laguntzaz ekidin eta prebenitu ahal dugu, jarrera-higienearen bitartez. Horri esker, hobeto hartuko dugu atseden, errazago mugituko gara eta gure eguneroko bizi-kalitatea hobetuko dugu.

Tailerra Fernando Casado Espinosa jaunak aurkeztu zuen, Fraternidad-Muprespa-ko Salamancako zuzendari probintzialak. Hark harrera egin zien parte-hartzaileei eta eskerrak eman zizkien bertaratzeagatik. Horrez gain, Mutualitateak bazkidetutako langileen ongizatearen alde jartzen duen interesaren inguruko azalpenak eman zizkien.

Ondoren, Fraternidad-Muprespa-ko lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikari Olga Boyero de Dios andreak hitzaldi labur bat eman zuen eta bertan Prebentzio Areto izenekoak dituen aukera ezberdinen inguruko azalpenak eman zizkien bertaratu zirenei.

Behin alderdi teorikoa amaituta, Salamancako Fraternidad-Muprespa Mutualitateko fisioterapeuta Pablo Benavente Gajate jaunak, ikastaro praktiko bat eman zuen. Bertan, parte-hartzaileek zonalde zerbikala, dortsala eta lunbarra indartzeko zenbait ariketa ikasi ahal izan zituzten.

Tailerrak erabateko arrakasta izan zuen eta bertaratutakoek ariketak ikasteko interes handia erakutsi zuten. Gainera, Fraternidad-Muprespa mutualitateari eskerrak eman zizkioten probintzia askotan gauzatzen ari den ekimenarengatik.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?