FRATERNIDAD-MUPRESPA-REN OHIKO BATZAR NAGUSIA 2014

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gaur osteguna, uztailak 24, Fraternidad-Muprespa-ren Ohiko Batzar Nagusia egin da, eta 2013ko ekitaldiari dagozkion kontuak onartu dira bertan.

Mutualitateko presidente Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunaren esanetan, egungo egoera ekonomikoa iazkoa baino baikorragoa bada ere, pasa den ekitaldian ere lanpostu garbia desagertu eta Gizarte Segurantzako afiliatu-kopurua %3,49 murriztu zen. Ondorioz, Fraternidad-Muprespa-k babesten zuen herritar-kopurua %2,35 jaitsi zen Kontingentzia Profesionalari dagokionez; Kontingentzia Arruntaren kasuan, ordea, %2,35 egin zuen gora.

Lanpostuak desagertu badira ere, Fraternidad-Muprespa-k 121.114 enpresekin amaitu zuen 2013. urtea, 2012an baino %0,41 enpresa gehiagorekin, alegia; sektoreko hirugarren mutualitatea da sarreren zenbatekoari dagokionez, eta 2013an, laugarren erakundearekiko zuen aldea bikoiztea lortu zuen.

Hori horrela, Gizarte Segurantzaren Ondarearen kudeaketari dagozkion sarrerak 920,6 milioi eurokoak izan ziren 2013an, %6,15 gutxiago. Baina sarrera-kopuruak behera egin badu ere, Fraternidad-Muprespa eraginkortasun goresgarria erakusten ari da; iazko ekitaldiko emaitzarekin alderatuz gero, %24,47ko igoera eta 96.059.947,86 milioiko soberakina izan du.

Mutualitateko langile guztien ahalegina aitortu du presidenteak, eta hirugarren urtez aplikatzen den Plan Estrategiko Korporatiboaren aipamen berezia ere egin du. Eraginkortasunaren, etengabeko hobekuntzaren eta mutualisten gogobetetzearen alde apustu eginez, aldi honetan zehar Mutualitateak funtzionatzeko eran jauzi kualitatiboa egin duela gogorarazi zuen.

Ekitaldiaren ostean, Fraternidad-Muprespa-ko sei kolaboratzailek aitorpena jaso zuten Mutualitatearekiko fideltasunagatik. Haietako bakoitza Lurraldeko Zuzendaritza ezberdin batekoa da:

  • ASESORES TITULADOS S.A. - ATISA (MADRIL).
  • AFICOEX ASESORIA S.L. (CÁCERES).
  • PALLARES ASESORES DE EMPRESAS, S.L. (BARTZELONA).
  • SERVIEQUIPO S.A. (BIZKAIA).
  • ASESORIA ABREU Y ASOCIADOS, S.L. (LAS PALMAS).

Jarraian, iraunkortasun-sariak eman zitzaizkien Mutualitatean 25 urtez lan egin dutenei.

Eta Ohiko Batzar Nagusia amaitutzat emateko, Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunak eskerrak eman zizkien mutualistei, Erakundearekiko izandako konfiantzagatik, horixe baita izateko arrazoiari zentzua ematen diona.

IKUSI 2013KO URTEKO TXOSTENA ETA IRAUNKORTASUN-MEMORIA

IKUSI ETA DESKARGATU

"Zure Mutualitatea, 275 - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?