
FRATERNIDAD-MUPRESPAK 2015EKO ADIMEN DIGITALAREN FOROAN PARTE HARTU DU
Joan den maiatzaren 21ean, Interban aholkularitza-enpresak Adimen Digitalaren Foroa antolatu zuen. Urtero Madrilen eta Bartzelonan ospatzen den ekitaldia da, eta bertan biltzen dira finantzen, komunikazioaren eta informatikaren munduko profesionalak. Jardunaldi horren helburua erakundeen kudeaketa hobetzea da informazio-teknologiak erabiliz.
Esteban Mate jauna, Fraternidad-Muprespako Antolakuntza eta Sareko Zuzendaria, bertaratzeaz gainera, txosten bat aurkeztu du "Errentagarritasunaren kudeaketa BI tresnekin" gaiari buruz, erakundeek prozesatzen dituzten datuak behar bezala erabiliz gero beren errentagarritasuna hobetzeko duten ahalmenaren inguruan.
Fraternidad-Muprespa Mutualitatean teknologiaren aldeko apustu garbia egiten dugu, eta hori konpromiso sendo bilakatu da gure mutualistei begira. Gure enpresa kideei, bertako langile babestuei, langile autonomoei eta gure lankideei ahalik eta informazio-sistemarik onenak eskaintzen ahalegintzen gara.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"