III EDICIÓN PREMIOS 2804, ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR 2015

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

den lan-arloan prebentzioaren kultura ezartzen laguntzen duten ekimenen sustatzaile gisa duen konpromisoa mantentzen du Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak.

"Escolástico Zaldívar 28/04" sarien hirugarren deialdi honen helburua zera da: lan-arriskuen prebentzioarekin (PRL) konpromiso zorrotza duten enpresak saritzea. Enpresok, prebentzioaren inguruko araudia betetzeaz gain, beren langileen segurtasuna eta osasuna hobetzera bideratutako jarduerak egin dituztela edo horretan lan egiten ari direla egiaztatu beharko dute.

"Escolástico Zaldívar 28/04" sariak Fraternidad-Muprespako fundatzaile eta lehen presidente izan zenaren omenez sortu ziren, Escolástico Zaldívar jauna, alegia.

Zer dira "28/04 SARIAK"?

  • Egun bat: apirilak 28 (gaztelaniaz, 28/04).
  • Sinbolo bat: Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna
  • Helburu bat: lan-giroan segurtasuna eta osasuna bermatzea.
  • Errealitate bat: langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko ekimenen proiekturik onenak.
  • Zenbateko bat: 2.804 € modalitate bakoitzeko proiektu bakoitzerako.

Sariak hiru kategoria ditu; horietako bakoitzak 2.804 € eta eskultura bat jasoko ditu sari gisa:

  • Enpresa handiak.
  • ETEak edo enpresa berriak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, GKEak, ekonomia sozialeko enpresak, etab.

Saria eskuratu ahal izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte: Fraternidad-Mupresparen kide izatea; eskatutako dokumentuak adierazitako datan eta eran aurkeztea; sariaren oinarrietan bildutako beste baldintzak betetzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2015eko martxoaren 1ean bukatuko da, biak barne.

Sariaren gaineko galderak edo dokumentuak behar bezala beteta bidaltzeko, erabili gure harremanetarako inprimakia.

ESCOLÁSTICO ZÁLDIVAR III. SARIEN OINARRIAK

Deskarga

HAUTAGAIA AURKEZTEKO ESKAERA-AGIRIA

Deskarga

JARRI HARREMANETAN ANTOLATZAILEAREKIN

Esteka

"Zure Mutualitatea, 275 - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?