LANEKO TRAFIKO ISTRIPUAK ETA HAUEN PREBENTZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA LINARESEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, gure enpresa mutualistei eta langileei informatzeko ahaleginean, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileen gai guztiei buruz jakinarazteko hainbat informazio-jardunaldi antolatzen ditu. Oraingo honetan, “Laneko trafiko istripuei eta hauen prebentzioari buruz” jardun da.

Jardunaldia 2016ko urriaren 25ean izan zen Linares hiriko (Jaén) gure ordezkaritzan.

Ángel Gilabert Ruíz, Jaéneko zuzendari probintzialak egin zien bertaratutakoei harrera banan-banan, agertzeagatik eskertuz eta jardunaldi mota hauen helburua azalduz, eta hurrengo deialdietan ere bertara daitezen animatuz.

Elena Cano Garcíak, Lan-arriskuen Prebentziorako goi-mailako teknikariak antolatu zituen jardunaldiko gaiak, prebentzioa integrala izan dadin enpresek duten eginkizuna azpimarratuz. Laneko trafiko istripuek eragindako ezbeharren igoeren ondorio larriei buruz ere aritu zen, bai joan-etorrietan, bai misioan gertatutakoei buruz.

Linareseko prestazio unitateko Ana Belén Chinchilla Rodríguezek Mutualitateak kudeatzen dituen istripu mota hauetatik eratorritako prestazioekin lotutako galderak eta zalantzak argitu zituen.

Bertaratu zirenen artean onarpen zabala izan zuen jardunaldiak, eztabaida bizia ere piztu baitzen euren artean. Gainera, galdera oso interesgarriak mahaigaineratu ziren eta hizlariek behar bezala erantzun zituzten guztiak.

Bilera mota hauek oso harrera ona izaten dute bertaratzen direnen artean eta entzuleak gure erakundeak antolatuko dituen hurrengo deialdietan parte hartzeko gogoz daude dagoeneko.

Fraternidad-Muprespa mutualisten, langileen eta interesdun taldeen zerbitzura dago une oro.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?