
SAN SEBASTIÁN DE LOS REYESEKO ELKARTUTAKO ENPRESEKIN EGINDAKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA
Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespa-k laneko gosaria egin du 2016ko urtarrilaren 26an Madrilen duen Zuzendaritza Probintzialean (C/ José Abascal, 50), San Sebastián de los Reyesen duen ordezkaritzako enpresa esanguratsuenetako batzuentzat.
Jardunaldiari hasiera emateko, parte-hartzaileek aurkezpena egin dute. Ondoren, Madrilgo zuzendariorde probintzial Francisco Barroso Jadraquek 1187/2015 Ministro Aginduaren berritasunak azaldu ditu. Azalpen horren harira, enpresentzako garrantzitsuenetakoak diren gai batzuk eztabaidatu eta partekatu dira, besteak beste, laneko istripuengatiko edo kontingentzia arruntengatiko bajen kudeaketa, jardueraren sektorea edozein dela ere.
Bileran izan dira, orobat, erakundearekin erlazionatutako enpresetako ordezkariak, besteak beste, enpresa hauetakoak: SICE (Grupo DRAGADOS), MERCEDES-BENZ ESPAÑA, EMERGIA, GALP, ANOVO, ALSTOM POWER, PARCESA eta UNIFY.
1187/2015 Ministro Agindua

"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"